Olarizuko parkea
Olarizuko parkea Gasteizko Eraztun Berdea osatzen duen parkeetako bat da. Parkearen osagai nagusiak Olarizuko etxaldea eta haren iparraldean dagoen angioa, 2006tik aurrera bost fasetan eraiki den lorategi botanikoa eta Olarizuko baratzeak dira.
Olarizuko parkea | |
---|---|
Koordenatuak | 42°49′48″N 2°39′44″W / 42.83°N 2.66217°W |
Udalerria | Gasteiz, ![]() |
Tamaina | 60 ha |
Sortze-data | 1995 |
Historia aldatu
2000. urtean Gasteizko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza zuena, 50 hektareako lorategi eraikitzea proposatu zuen. Hala ere, desjabetuak izango ziren auzokideek helegitea aurkeztu eta lanak geldiarazi zituzten.
Hala ere, epaia izan baino lehen, 2006ko abenduan Udalak zuen 7 hektareako lursail batean mediterranear baso landareak jarri zituen.
Guztira, bost ibilbide prestatu ditu:
- Mediterranear basoa (martxan)
- Konifera-baso boreala (proiektuan).
- Baso hostogalkor hostotsuak (proiektuan).
- Baso hostogalkor ez-hostotsuak (proiektuan).
- Sendabelarrak eta interes etnobotanikodun landareak (proiektuan).
Gainera germoplasma-banku bat eraiki dute, galtzeko arriskuan dauden haziak mantendu eta ernamuintzeko[1].