Oihanpea baso bateko lurraren eta zuhaitzen artean hazten den landare multzoa da, geruza edo estratu bat osatzen duena[1]. Mikroklima berezia duenez, eta hainbat faktoreren arabera (lur-mota, hidromorfia, higrometria, zuhaitzen espezieak, basoaren adina eta landare-aniztasuna barne), oihanpeek habitat eta mikro-habitat oso bereziak dituzte, biodibertsitate espezifikoarekin lotuak.

Hiazintoak, oihanpeko landare tipikoa.

Geruzak

aldatu

Baso bat geruza (edo estratu) ugariz osatuta dago. Geruza bakoitzak landare eta animalia multzo ezberdina du, eguzki argiaren, hezetasunaren eta elikagaien eskuragarritasunaren arabera. Sailkapen batzuen arabera, oihanpea hiru geruzatan zatitua dago:

  • Zuhaixka-geruza[1]: zuhaitz txikiek eta zuhaixkek osatua, goiko geruza 2 et 7m garai artean eta behekoa 0,3 et 2m artean.
  • Belar-geruza[1]: belar eta landare ez zurkarek osatua, 1m garai arte
  • Goroldio-geruza (edo kriptogamikoa): goroldio eta likenek osatua, milimetro gutxi batzuk.

Ezaugarriak

aldatu

Oihanpeko landareek zuhaitz-geruzakoek baino argi-intentsitate gutxiago jasotzen du. Beraz, oihanpeko landareek fotosintesia egiteko gai izan behar dute, baina eskuragai dagoen argi kopuru mugatuarekin. Maiz, zuhaitz-geruzako landareek erabili ezin dituzten uhin-luzerak erabiltzeko gai dira. Baso epel hostoerorkorretan, oihanpeko landareak zuhaitzak baino lehen hostatzen dira, fotosintesia egin ahal izateko zuhaitzek itzala eman baino lehen. Aldi labur hori (1-2 aste) maiz funtsezkoa izaten da landareak karbono oreka garbi positiboa izan dezan urtean zehar.

Zuhaitz-geruzak eguzki-erradiazioa murrizten du, lurzorua azkar berotzea saihestuz eta lurruntzea desazeleratuz. Ondorioz, oihanpeko hezetasuna handiagoa da, onddoak eta beste deskonposatzaile batzuk ugariaraziz. Honek, elikagaien birziklatzea erraztu eta animalia-landare askorentzat mikroklima mesedegarriak sortzen ditu[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Gure Basoak - Glosarioa. (Noiz kontsultatua: 27-09-2020).
  2. (Ingelesez) Kramer, D. M., G. Johnson, O. Kiirats, G. E. Edwards. 2004. New fluorescence parameters for the determination of Q redox state and extencion energy fluxes. Photosynthesis Research 79:209-218

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu