Oihane Mendizabal

gipuzkoar arkeologoa
Oihane Mendizabal Sandonis» orritik birbideratua)

Oihane Mendizabal Sandonís (Donostia, 1992ko azaroaren 6a) gipuzkoar arkeologoa da, erromatartze garaia ikertzen duena.

Oihane Mendizabal

Bizitza
JaiotzaDonostia1992ko azaroaren 6a (31 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakarchaeologist of the Roman provinces (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Aranzadi Zientzia Elkartea

Inguma: oihane-mendizabal-sandonis

Ibilbidea

aldatu

Historian graduatua da EHU-ko Letren Fakultatean. Bi master egin zituen unibertsitate berean: “Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa” eta “Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestaketa”. Amaiurko Gazteluko indusketa arkeologikoan boluntario gisa aritu zen eta 2017az geroztik lanean dihardu Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatzen duen Pirinioetako Galtzada Erromatarraren proiektuan[1] eta Zalduako aztarnategiko zuzendaria eta Artziko aztarnategiko zuzendarietako bat da.

Pirinio mendebaldeko lurraldeko erromatartze prozesuari buruzko doktoretza tesia egiten ari da Eusko Jaurlaritzako Doktoretza Aurreko beka bati esker.

Berriki berriz ikertzen hasi den Resako aztarnategian ere lan egin du[2].

Argitalpenak

aldatu

Hauek dira bere ikerketen argitalpen batzuk:[3]

Grabatutako hitzaldiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Aranzadi. «Oihane Mendizabal Sandonís» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  2. Hernández, Josu Narbarte; Aiestaran, Mattin; Medrano, Aitor Pescador; Avilés, Eneko Iriarte; Sandonís, Oihane Mendizabal; Gondrá, Euken Alonso; Pardo, Carlos García; Mauleon, Juantxo Agirre et al.. (2022). «Intervención arqueológica en el yacimiento de Resa (Andosilla)» Trabajos de arqueología Navarra 34: 69–76.  doi:10.35462/TAN34.3. ISSN 0211-5174. (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  3. (Gaztelaniaz) «Oihane Mendizabal Sandonís» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).

Kanpo estekak

aldatu