Oiartzungo Estazio Megalitikoa

Oartzungoko Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko asko ikus daitekeestazio honetan, ia geienak harrospilak, batzutan bata bestearen gainean. Guztira hamahiru dira ezagutzen direnak. Dena dela, gehiago ere egon daiteke. Oiartzungo monumentu megalitiko ikusgarriena Ipar Oielekuko harrespila da. 10 metro diametroko zirkulua osatzen dute biribilean jarritako harriek.[1]

Arritxurietako harrespila.
Elorritako Gainako harrespila.
Basateko harrespila.

Historiaurreko monumentuak aldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Inguru honetan sukarriz egindako tresna asko agertzen dira eta horrek inguru honek izan zuen aktibitatea adierazten du. Gaur egun ere artzaintza trasumantearen presentzia handia da.

Kokapen geografikoa aldatu

Lurraren izaera bikoitza da, granitozkoa eta kareharrizko gunez osatua. Estazioa Oiartzun inguruan hasten da, bertatik Bianditzeraino igoz. Udalerri bakarrean dago, Oiartzunen.

Sailkatutako monumentuak aldatu

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak aldatu

Bakarra dago:

  • Gainzabal

Harrespilak aldatu

  • Arritxulangaña
  • Arritxurieta
  • Basate
  • Egiar
  • Elorritako Gaña
  • Kauso I
  • Kauso II
  • Munerre
  • Oianleku ipar
  • Oianleku hegoa
  • Urkullu Txiki Egia
  • Arritxurietako Gaña

Egoera legala aldatu

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan 13 monumentu aipatzen dira.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu