Ohe-zimitz

intsektu parasitua

Ohe-zimitzak Cimicidae familiako intsektu parasitoak dira. Odola baino ez dute jaten. Cimex lectularius da ezagutzen dugun ohe-zimitzik ugariena, eta gizakien odolez baino ez da elikatzen; beste Cimex espezie batzuek beste animalia batzuetaz elikatzne dira, adibidez Cimex pipistrelli, Cimex pilosellus eta Cimex adjunctus espezieek saguzarren odola jaten dute. Cimex lectularius espezieak nahiago izaten du etxe beroetako lotarako guneak (lastairak, bereziki) bizitzeko, eta aktiboago izaten dira gauez, baina ez bakarrik. Ohe horietan lo egiten duenaren odola jan ohi dute ohartu gabe.

Ohe-zimitz
Sailkapen zientifikoa

Ohe-zimitzek osasun efektu okerrak dituzte, tartean larruazaleko gorriunean, efektu psikologikoak eta alergiak. Ez da ezagutzen patogenorik ohe-zimitzekin batera kutsatzen direnak.

Milaka urtez gizakien parasito izan dira ohe-zimitzak. 1940eko hamarkadan mundu garatutik ia desagertaraztea lortu zen, baina 1995tik aurrera berriro ere ugaritu dira, pestiziden erresistentzia dela eta, pestiziden gaineko debekuengatik eta nazioarteko bidaiak direla eta. Ohe-zimitzei lotutako osasun arazoak mundu mailan hazkundean daude berriro ere.

Kanpo estekak Aldatu