Odile Decq

arkitekto frantziarra

Odile Decq (1955, Laval, Frantzia) frantziar arkitektoa, urbanista eta akademikoa da. Parisko Studio Odile Decq[1] arkitektura bulegoaren eta Confluence Institute arkitektura-eskolaren sortzailea da.[2] Decq-ek berak pertsonalki goth/gotiko gisa deskribatzen duen itxura eta estiloagatik ezaguna da.[3]

Odile Decq

École Spéciale d'Architecture (en) Itzuli zuzendari

2007ko apirila - 2012ko abuztua
Bizitza
JaiotzaLaval1955eko uztailaren 18a (68 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaParisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Rennes 2 Unibertsitatea - Bretainia Garaia
École nationale supérieure d'architecture de Paris-La Villette (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, hirigilea, Irakasleen klaustroa, unibertsitateko irakaslea eta bitxi diseinatzailea
Enplegatzailea(k)École Spéciale d'Architecture (en) Itzuli
Vienako unibertsitate teknologikoa
Montrealgo Unibertsitatea
Jasotako sariak

odiledecq.com
Twitter: StudioOdileDecq Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1970eko hamarkadan, Odile Decq sartu zen Rennesko École Régionale d'Architecture-n. Lehen urteko zuzendariak esan zion ez zela inoiz arkitekto bilakatuko espiritu zuzenik ez zuelako eta bi urte besterik ez zituen egin Rennesen; gero Parisera joan zen bizitzera. Han La Villetten (UP6) eman zuen izena. 1968ko protestak zirela eta, Decq-ek denbora asko eman zuen greban, klasean beharrean.

Bere hezkuntza finantzatzeko, Philippe Boudon idazle, arkitekto eta urbanista frantsesarentzat hasi zen lanean. Boudon arkitekturaren teoriaz idazten ari zen une hartan, eta Decq-en interesa zuen, literaturan eta hizkuntzalaritzan egindako ikasketak zirela eta. Lau urte igaro ondoren, Decq-ek uko egin zion Boudonekin zuen lanari diploma lortzeko.

1978an graduatu zen Paris-La Villetteko École nationale supérieure d'architecture-n, eta Parisko Ikasketa Politikoen Institutuan 1979an urbanismo diploma lortu zuen.

Decq-ek bere bulegoa ireki zuen 1979an. Benoît Cornette bere bizitzako bazkide izango zena medikuntza ikasten ari zen une hartan, baina 1985ean, Cornettek arkitektura-titulua lortu zuen, eta bikoteak Odile Decq Benoît Cornette Architectes Urbanistes arkitektura-estudioa ezarri zuen, ODBC edo ODBC Architectes izenez ezagunagoa. Rennesko Banque Populaire de l’Ouest banketxerako Peter Ricerekin 1990ean osatu zituzten bi eraikinek sari ugari eta nazioarteko onarpena eman zieten. Metalez eraikitako lehen bulego eraikina izan zen Frantzian[4]. 1998an Cornette auto istripuan hil zen, eta 2013an Studio Odile Decq izenez berrizendatu zuen bere lantegia, ikusirik ODBCrekin 21. mendean egindako lanak bere senarraren izenarekin akreditatzen zituztela prentsan[5].

1996an Veneziako Biurtekoan Arkitekturako Urrezko Lehoia lortu zuenean, bere karrera goiztiarra eta ezohikoa aitortu ziotelarik. Jane Drew saria eman ziote 2016. urtean, eta Architizer-en Bizitza Lorpenen Saria, 2017an.[6]

Lan nabarmenak aldatu

  • 1990: Banque populaire de l’Ouest (BPO), zentro administratibo eta sozialak, Rennes, Frantzia
  • 1996: Frantziako pabiloiaren eszenografia, Veneziako Arkitekturako Biurtekoa
  • 1998: Nantesko Unibertsitatea, prestakuntza zentroa, liburutegia eta eraikin zientifikoa
  • 1999: Zubia eta A14 autobideko eragiketa-zentroa, Nanterre, Frantzia
  • 2001 – UNESCOren Hitzaldi Aretoko altzarien birgarapena eta diseinua, Paris, Frantzia
  • 2007: Groenlandiako pabiloia, Shanghai, Txina
  • 2009: Maastoren etxeorratza, Rotterdam.
  • 2010 – MACRO, Erromako Arte Garaikidearen Museoa, Italia (hedapena, berrikuntza)
  • 2011 – PHANTOM, L'Opéra Restaurant, Opéra Garnierren, Paris, Frantzia
  • 2012 – FRAC Bretagne, Arte Garaikideko Eskualde Funtsa, Rennes, Frantzia
  • 2014 – GL Events taldearen egoitza Lyonen (Frantzia)
  • 2015 – Pentania, bizitegi-eraikinen eta banakako etxeen nahasketa, Lille, Frantzia
  • 2015 – Fangshan Tangshan Geoparke Nazionala, Geologia eta Antropologia Museoa, Nanjing, Txina
  • 2015: Maison Bernard, Antti Lovag's Bubble Palace, Théoule-sur-Mer, Frantzia (berritzea)
  • 2015 – Confluence Institute, Lyongo eskola, Frantzia (errehabilitazioa)
  • 2015 – Saint-Ange, artistentzako egoitza, Seyssin, Frantzia
  • 2016: Le CARGO, bulegoak eta startup inkubagailua, Paris, Frantzia
  • 2020 - Antares eraikina, Bartzelona, Espainia

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Odile Decq» artikulutik itzulia izan da, 2023-01-04 data duen 1131520079 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-01-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Studio Odile Decq
  2. Confluence Institute
  3. Gillier, Aurélien. «Interview: Odile Decq on Risk-Taking, Rule Bending, and Gender Constraints» Pinup Magazine.
  4. (Frantsesez) «Un bâtiment « high tech », emblématique des années 1990, menacé de démolition» Le Monde.fr 2015-07-03 (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  5. (Ingelesez) «FRAC Bretagne | 2013-06-16 | Architectural Record» www.architecturalrecord.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  6. Koubaiti, Anas; Dotter, Stefan. «ODILE DECQ» Whitelies Magazine.

Kanpo estekak aldatu