Oberea linearis
Oberea linearis Cerambycidae familiako eta Oberea generoko kakalardoa da, zientziarako Lineok 1761ean deskribatu zuena. Europa guztian hedaturik dago eta Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Oberea linearis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Phytoeciini |
Generoa | Oberea |
Espeziea | Oberea linearis Linnaeus, 1761 |
Deskribapena
aldatuTamaina txikiko kakalardoa da, 11-15 mm artean neurtzen baitu[2]. Gorputz beltz luze eta estua du eta antena beltz luzeak, ia gorputza bestekoak. Parez pare zabaltzen ditu antenak, intsektuak berak "T" itxura hartuz. Hiru hanka pareak horiak dira.
Ile laburrak estaltzen du gorputza.
Habitata
aldatuEuropa guztiko baso hostozabaletan aurkitzen da. Larbak hurritz bizien enborretan hazten dira, arraroa izan ohi de bestelako zuhaitz espezietan aurkitzea[3].
Bizi zikloa
aldatuBi urteko zikloa betetzen du. Helduak maiatza eta uztaila artean ikusten dira[4]. Emeak hurritzaren adar batean 10-30 mm-ko zulo errektangular bat egiten du eta arrautza bakarra jartzen du bertan. Handik jaiotzen den larba zurez elikatzen da eta galeriak osatzen ditu. Zulaturiko adarretako hostoak lehortu eta erori egiten dira[4].
Bigarren urteko udaberriaren erdialdera pupa eratu eta hiru asteren buruan heldua ateratzen da[4].
Iruditegia
aldatu-
Alboko ikuspegia.
-
Burua.
-
Burua eta pronotoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ «Oberea linearis» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ a b c «Oberea linearis - biology» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).