O tempora, o mores!

O tempora, o mores! (Zizeron: Catilinam orationes 1:2) latinezko esaldia: euskaraz, "Ene garaiak, ene ohiturak!" izen-sintagmez itzul daiteke.

Katilina Zizeron hiltzen saiatu zen; ondoren, Zizeronek Katilinaren aurkako hitzaldia egin zuen, besteak beste, bere garaiko saldukeria eta ustelkeria aipatuz. Esaldia, gehienetan ironiaz erabili izan da, garaian garaiko ohiturak kritikatzeko, ohitura onen iraganeko garai hobeak gogoratzeko.

Eduardo Gil Bera euskal idazleak esaera izenburutzat erabili zuen, 1988an argitaratu zuen saiakera liburuan.

Kanpo estekakAldatu