Eduardo Gil Bera
Eduardo Gil Bera (Tutera, Nafarroa, 1957ko abenduaren 11) euskal idazlea eta itzultzailea da. Euskarazko eta gaztelaniazko lanak eman ditu inprentara.
Eduardo Gil Bera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tutera, 1957ko abenduaren 11 (66 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbide literarioa
aldatuAsko eta kritikarien ustez kalitate handiko lanak idatzi ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, eta hori dela eta, euskal idazle sarituenetako bat da: Xalbador saria (1987, 1989), Irun Hiria saria (1988), Axular saria (1988), Azkue saria (1990), Orixe saria (1992), Miguel de Unamuno saria (1994) eta Alfonso X El Sabio saria (2002), besteak beste.[erreferentzia behar]
Literaturaren alor gehienak landu ditu:
- saiakera (Atea bere erroetan bezala (1987), O tempora! O mores! (1988), Fisikaz honatago (1989), A este lado (1993), El carro de heno (1994), Sobre la marcha (1996), Paisaje con fisuras (1999), Los días de enmedio (2002),
- eleberria (Os quiero a todos, 1997; Todo pasa, 2000),
- eleberri historikoa (Torralba, 2002),
- poesia (Hortus Botanicus, 1988; Strasburgoko ordularia, 1990),
- haur eta gazte literatura (Murtxanteko Lapurrak, 1988; Patziku Parranda, 1989), besteak beste.
- Itzulpengintzan ere lan asko itzuli ditu; Jon Mirande, Giuseppe Ungaretti, Michel de Montaigne, Peter Sloterdijk, Robert Walser, Rainer Maria Rilke, Soma Morgenstern, Friedrich Hölderlin, Joachim Latacz eta Tom Lamperten lanak itzuli ditu, euskarara zein gaztelaniara.[erreferentzia behar]
2001ean Pio Barojaren biografia bat eman zuen argitara, Baroja o el miedo, eztabaida ugari sortu dituena Barojaren inguruko mitoa gezurrean oinarritu dela eta Barojak berak sortutako mito gezurrezkoa, bere familiak Julio Caro Baroja ilobak, gehienbat, iraunarazi duela esaten baitu lan horretan.
2004an Gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen, Historia de las malas ideas (2003) lanarengatik.
Lan nabarmenduak
aldatuBiografia
aldatu- (Gaztelaniaz) Baroja o el miedo (2001, Península).
Nobela
aldatu- (Gaztelaniaz) Os quiero a todos (1997, Pre-Textos).
Saiakera
aldatu- Atea bere erroetan bezala (1988, Pamiela).
- Hortus Botanicus (1989, GAK).
- O tempora! O mores! (1989, Pamiela).
- Fisikaz honatago (1990, Pamiela).
- (Gaztelaniaz) Historia de las malas ideas (2003, Destino).
Haur eta gazte literatura
aldatu- Murtxanteko lapurrak (1988, Pamiela): Asun Arriazu ilustratzailearekin elkarlanean.
- Patziku parranda (1989, Pamiela): Asun Arriazurekin elkarlanean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.