Katilinariak

Katilinariak izenekoak Marko Tulio Zizeronen lau hitzaldi dira. K.a. 63ko azaroa eta abendua artean esan zituen aipaturiko hizlariak, estatu kolpe bat egiteko Katilina buru zuen azpijoko bat agerian utzia eta erreprimitua izan ondoren.

Lehenengo Katilinaria, Maccari, 1880.

Hitzaldien testuinguruaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Katilinaren konspirazioa»

Katilinak, lehen aldian galdu ondoren kontsul izateko berriz aurkeztu zena, garaipena jendea erosita ziurtatu nahi izan zuen. Zizeronek, orduan, mota honetako azpijokoak debekatzen zituen lege bat bultzatu zuen. Katilinak, era berean, bere aldekoekin, aukeraketaren egunean Zizeron eta Senatuko beste funtsezko kide batzuk hiltzeko konspiratu zuen. Zizeronek konplota agerian utzi zuen, eta hauteskundeen data atzeratu zuen Senatuari estatu kolpe saiakera eztabaidatzeko denbora emateko. Hauteskundeen jatorrizko dataren ondorengo egunean, Zizeronek senatuari gai horri buruz hitz egin zion, eta Katilinaren erantzuna berehalako eta indarkeriaz betea izan zen. Katilinaren portaerari erantzun bezala, senatuak senatum consultum ultimum (egungo setio egoeraren antzeko neurria) bat onartu zuen, honen bidez, lege arrunta bertan behera geratu eta Zizeron, kontsul bezala erabateko boterez doitua izan zelarik. Azkenean hauteskundeak egin zirenean, Katilinak berriz ere galdu egin zuen. Porrota aurreikusiz, konspiratzaileek jada bildu zuten armada bat. Ideia Italia osoan altxamendu bat sortzea, Erromari su ematea eta ahal ziren beste senatari hiltzea zen.

Baina, berriz ere, Zizeron adi zegoen. Azaroaren 8an Senatua bildu zuen Jupiter kapitoliarraren tenpluan. Katilina ere joan zen batzarrera. Orduan esan zuen Zizeronek lehen katilinaria, honako esaldi honekin hasten zena: Noiz arte, Katilina, ernegatuko gaituk? (Quousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?

Lehen katilinaria Oratio in Catilinam Prima in Senatu HabitaAldatu

Senatuko hitzaldietan ohikoa zenaren aurka, lehen katilinaria nahiko laburra da (gutxi gorabehera 317 lerro latinez) eta zuzenean harira doa, exordiorik ez duelarik. Hitzaldia Zizeronen esaldirik gogoratu eta ospetsuenetako batekin hasten da:

« Quousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?
Quam diu etiam furor iste tuus nos eludet?
Quem ad finem sese effrenata iactabit audacia?
»


Katilina aurrean zegoen Zizeronek hitzaldi hori Jupiter Statorren tenpluan esan zuenean: bertan sartzean, gainontzeko senatariak beragandik aldendu ziren eta bakarrik utzi zuten bere eserlekuan. Katilina hitzaldiari erantzuten saiatu zen, baina senatariek behin eta berriz eten zuten, traidoretzat joz. Horrenbeste irain esan zizkioten Katilinari, non Senatutik korrika alde egin behar izan zuen, eta, handik gutxira hiria utzi eta errebeldeen armadaren buru Manlioren kanpamentura joan zen. Hurrengo egunean, Zizeronek Senatua batzarrera deitu zuen eta bigarren katilinaria esan zuen.

Bigarren katilinaria Oratio in Catilinam Secunda in Senatu Habita ad PopulumAldatu

Bigarren hitzaldi honetan Zizeronek Erromako biztanleei Katilinak hiria utzi zuela esan zien, ez erbestera joateko, zurrumurruek zioten bezala, baizik eta senatuaren gobernua eta Erromatar herria desegiteko erabiltzea pentsatzen zuen armada errebeldera batzeko. Katilinaren alde zeuden konspiratzaileak zorpetutako gizon aberatsak, botere eta aberastasun gosez zeudenak, Silaren jarraitzaile zaharrak, aldaketaren bat egotea espero zuen hondatutako jendea, gaizkileak, libertinoak eta Katilinaren antzeko gainontzeko jendea bezala deskribatu zituen. Erromako herriari Katilinaren beldur ez zirela izan behar ziurtatu zion, berak (Zizeronek), kontsulak eta jainkoek Estatua babestuko baitzuten.

Bitartean, Katilina armada errebeldearen buruzagi zen Manliori batu zitzaion. Senatuak honen berri izan zuenean, biak etsai publiko izendatu zituen. Antonio, Erromari leial zitzaien tropekin, Katilinaren aurka bidalia izan zen, Zizeron Erroma defenditzeaz arduratu zen bitartean. Bigarren hitzaldi honen eta hirugarrenaren artean gertatu zen Antonio eta Katilinaren tropen arteko gudu erabakigarria. Katilinak, guztia galdua zegoela ikusi zuenean, erromatar senatuari entregatu baino lehen bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Hori gutxi gorabehera K.a. 62an gertatu zen eta geroago, Zizeronek konspiratzaileen zenbait dokumentu eta aitortza lortu zituen, herriaren aurrean hurrengo hitzaldietan aurkeztu zituenak.

Hirugarren katilinaria Oratio in Catilinam Tertia ad PopulumAldatu

Hitzaldi horretan, Zizeronek hiria poztera deitu zuen, Katilinaren konspirazioa desegina geratu baitzen. Gainera, Katilinaren gaizkide guztien aitortzak aurkeztu zituen. Poztasun orokorraren aurrean, arrakasta Zizeroni ematen ziona, honek, berarentzat ez zuela ezer nahi adierazi zuen, Erromaren esker onaz gain, eta garaipen hau atzerrian lortutako beste edozein garaipen baino zailagoa izan zela onartu zuen, etsaiak ere erromatarrak baitziren.

Laugarren katilinaria Oratio in Catilinam Quartum in Senatu HabitaAldatu

Laugarren eta azken hitzaldian, Zizeronek ondorengo hizlariek (batez ere Katonek) konspiratzaileen epaiketan eta ondorengo exekuzioan erabili zituzten argudioen oinarriak jarri zituen. Senatuko kontsul gisan, Zizeronek, legez, ezin zuen horri buruzko iritzirik eman, baina hizketa fina erabiliz, debeku hori gainetik pasatzea lortu zuen. Senatuan eztabaida horri buruz gutxi ezaguna den arren (Zizeronen hitzaldi hori izan ezik, ziur asko argitaratzeko aldatu zen), hasiera batean, Senatua heriotza zigorren aurka agertu zen, ziurrenik akusatuetako asko, eurak bezala, noble patrizio aberatsak zirelako, eta, kondenatuak izanez gero, patrizioak jasan behar zuen ospe galera handia bide zelako. Adibidez, Julio Zesarrek Katilina eta bere gaizkideentzat erbestea eta desabiltzea nahikoa zela argudiatu zuen. Alabaina, Zizeron eta Katonen ahalegin bateratuen ondoren, Senatuak, azkenean, hiltzera zigortu zituen.

Historialari gehienek Zizeronek krisi horretan egin zuen kudeaketa akatsik gabea izan zela onartzen duten arren eta, halaber, Senatuaren aurrean eman zituen hitzaldiek Erromatar errepublika salbatu zutela, bere arrakastaren ondoren Zizeron ahultzen joan zela ere diote, errepublika salbatu zuen arrakastak berak senatari batzuen aldetik Zizeronen aurkako inbidia agerrarazi zuen aldi berean; inbidia horren jatorria, ziur asko, Zizeron novus homo bat izatea bide zen, hau da, leinurik edo senide noblerik ez zuen erromatar hiritar bat izatea.

Kanpo estekakAldatu