Atari Berria

Ate Berria» orritik birbideratua)

Ate Berria edo Portale Berria Iruñea hiriko harresietako ate bat da. Iruñeko harresiaren zatia da

Ate Berria
Portale Berria
Ate edo Portale Berriaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′07″N 1°39′03″W / 42.81861°N 1.65083°W / 42.81861; -1.65083
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1675
Arkitektura

Kokalekua

aldatu

Takonerako aldapa eta Larruginen aldapa kaleek elkar topo egiten duten lekuan kokatzen da.

Gainaldeko zubitik Ingurubide pasealekua igarotzen da, honek alde batetik Agustinar Errekoletoen komentua eta O-ko Andre Maria plaza, eta bestetik, Larraina parkea eta Takonera parkea elkarlotzen ditu.

Historia

aldatu

Nonbait antzinako atea 1675. urte aldera eraikia izan omen zen eta 1823ko bonbardeaketaren ondoren berreraikia. 1906an Julian Arteagaren proiektuaren arabera eraitsia izan zen, nahiz eta orduan burdinezko igarobide bat ezarri zen.

Gaur egungo bere egitura 1950an Victor Eusak proiektatu eta eraiki zuen. Eusak metalezko zubia kendu eta errepidearen gainetik bere zabalera osoan zeharkatzen zuen harlandu grisezko arku bat altxatu zuen. Arkitektuaren lan hau hirirako oinezkoen sarbide bat eta multzo osoaren gainekaldean dauden bi behatokiek osatzen dute. Eraikitze-lanak Salanueva anaien ardurapean gauzatu ziren[1].

Iruditegia

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea