Nuria Villazán Martín

bartzelonar zinema- gidoilari eta zuzendaria

Núria Villazán Martín (Bartzelona, 1968) bartzelonar zinema- gidoilari eta zuzendaria da. 1999an Joaquín Jordárekin batera idatzi eta zuzendu zuen Mones com la Becky dokumentalarengatik da ezaguna.

Nuria Villazán Martín
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNuria Villazán Martín
JaiotzaBartzelona, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Escuela Internacional de Cine y Televisión (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria eta Scripta
Jasotako sariak
IMDB: nm0898188 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Filosofia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Aldi berean, Errealizazioko espezialitatea egin zuen IORTVn (Espainiako Irrati eta Telebista Institutu Ofiziala).1995ean, Guion delako espezialitatean graduatu zen San Antonio de los Bañosko Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolan (Kuba).

Ibilbidea aldatu

1996an zinemako eta telebistako script gisa hasi zen lanean, eta lan hori egiten jarraitu du. Script gisa egin zuen lehen lana Joaquín Jordák zuzendutako Un cos al bosc (1996) filmean egin zuen. 1998an ——Jordi Cadena-k zuzendu ez zuen proiektu bat—— Cuarteto izeneko lana idatzi zuten bion artean —Manuel Vázquez Montalbán-en izenburu bereko eleberri laburra oinarri hartuta, eta 1999an Mones com la Becky lehen dokumentalaren zuzendarikide izan ziren.[1] Berriro Joaquín Jordárekin lankidetzan aritu zen, TV3rako miniseriearen gidoiak, hala nola, Andorra, Entre el Torb i la Gestapo, Lluís M. Güellek zuzendua, eta Carmen film luzea, Vicente Arandak zuzendua.[2] 2002an Machín, toda una vida film luzea zuzendu zuen.

Une horretatik aurrera, zinemako eta telebistako gidoilari gisa espezializatu zen hainbat filmetan, hala nola Un novio para Yasmina (Irene Cardonarekin batera idatzia, 2008), Jacques Leonard, el payo Chac (2011), La por (Jordi Cadena Casanovasekin batera idatzia, Lolita Boschen eleberrian oinarritua 2009, Juan Zanse, 2013) edo Juan Marsé: érase una vez en Barcelona (Carlos Zanónekin batera idatzia, 2009). Gainera, script gisa lan egin zuen beste film batzuetan, hala nola, Inconscientes (2003), Tapas (2005), Eloïse (2008), Elisa K. (2009), Ahora o Nunca (2014), Vulcania (2015), Barcelona nit d’hivern (2015) edo Incerta Glòria (2016); Tvmovies esaterako La dona de gel (2003), Ens veiem demà (2009), 13 dies d’octubre (2015) eta serieak: Abuela de Verano (2005), Carta a Eva (2013), Em dic Manel! (2016) edo Se quién eres (2017).[3]

Mones com la Becky da orain arteko filmik ezagunena. 1999ko azaroaren 19an estreinatu zen eta 35.928,96 € bildu zituen.[4] 2000. urtean Variety aldizkarian argitaratutako kritikan, Jonathan Hollandek honelaxe nabarmendu zuen dokumental hori: "António Egas Moniz medikuntzaren, bizitzaren eta lanaren azterketa gogoangarria, lobotomia modan jarri zuena".[5]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 1999an Film onenaren kritikaren saria jaso zuen Sitgesko Zinemaldian Monos como Becky lanarengatik, Joaquín Jordarekin batera idatzi eta zuzendutakoa.[6]
  • 2003ko Erromako Zinema Independentearen Jaialdiko dokumental onenaren saria eman zitzaion Machín, toda una vida lanarengatik.
  • 2013an Gidoi onenaren Gaudí Sarirako izendapena, La por lanarengatik, Jordi Cadena Casanovasek zuzendua.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Salvadó, Glòria. (04/2016). «Espectros y películas: Los proyectos truncados de Joaquín Jordá(1)» Corretger. Nosferatu; San Sebastián Iss. 52, 31-39,87.
  2. TV3. "Andorra: entre el torb i la Gestapo", una de les minisèries pioneres de Televisió de Catalunya. .
  3. «Núria Villazán» IMDb.
  4. «Detalle - Catalogo de Películas ICAA» infoicaa.mecd.es.
  5. Holland, Jonathan. (23-29/10/2000). «Monkeys Like Becky» Variety; Los Angeles Vol. 380, Iss. 10, 51.
  6. País, Ediciones El. (4 de febrero de 2000). Joaquín Jordá viaja por la locura con 'Monos como Becky'. ISSN 1134-6582..
  7. «Nominades - VI Premis Gaudí» academiadelcinema.cat.

Kanpo estekak aldatu