Norton Simon museoa ingelesez: Norton Simon Museum) ekimen pribatuko instituzioa da, Estatu Batuetako garrantzitsuenetariko bat. Kaliforniako Pasadena hirian dago eta izena haren bultzatzaile nagusienena da: Norton Simon magnate eta enpresaria.

Norton Simon museoa
Norton Simon Museum
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriLos Angeles konderria
HiriaPasadena
Koordenatuak34°08′46″N 118°09′33″W / 34.1461°N 118.1592°W / 34.1461; -118.1592
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1969
Inaugurazioa1969
Izenaren jatorriaNorton Simon (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaFrank Gehry
Kontaktua
Helbidea411 West Colorado Boulevard
Telefonoatel:+1 (626) 449-6840
Webgune ofiziala
Norton museoaren kanpoko ikuspegia.

Norton Simon aldatu

Simon (Portland, 1907-Beverly Hills, 1993) lantegi multinazional batzuen jabea izan zen, besteak beste, Max Factor (kosmetika) eta Avis (alokairu automobilen enpresa). Bihotzeko prentsan oso ezaguna egin zen Oscar sari baten irabazlea izan zen Jennifer Jonesekin ezkondu ondoren.

Historia aldatu

Egungo museoa 1974an sortu zen baina aurretik ezaguna izan zen Pasadena Art Institute instituzioaren jarraipena gisa aurkeztu zen; Institutu horrek 1954tik arte garaikidearen museoa gisa funtzionatzen zuen. Pasadena Art Institutuak XX. mendeko 70. hamarkadan krisialdi gogorra izan zuen: egoitza berri bat ireki zuen eta oso erakusketa garestiak antolatu zituen; ondorioz, dirurik gabe gelditu zen. Norton Simonek institutuaren ardura hartu zuen, bere jarraipena aseguratuz. Horren truke museoaren %75 aberatsaren bilduma pribatua erakusteko izan behar zen eta geroago, haren izena aldatu behar izan zuen. Simonen bildumak 4.000 objektu zituen eta, gainera, enpresariak diru asko jarri zuen. 1993an Simon hil zen baina proiektuak patronatu baten bidez aurrera jarraitu zuen. Jennifer Jones hil arte patronatu horren partaide izan zen. Jonesi esker zinemako pertsonalitate handiak proiektuan inplikatu ziren, bestetik, esaterako Gregory Peck, Billy Wilder, Cary Grant eta Candice Bergen.

1995ean, Norton Simon hil ondoren, Frank Gehry arkitekto ospetsuak museoa berritzeko lanak zuzendu zituen. Aldaketa horren lan nagusia Asiako areto berezia sortzea izan zen. 2015ean, tartean Norman Fosterren diseinuekin, beste birmoldaketa handiagoari ekin zitzaion. Azken birmoldaketa hau 2019an bukatu zen eta horri esker hiru pabiloi berri altxatu ziren.[1]

Bildumak aldatu

Museoan antzinako margolaritzaren eta Ekialdeko artearen inguruko bilduma interesgarriak ikus daitezkeen. Europako margolaritza bereziki garrantzitsua da zeren eta XV. mendetik Picassoren lanak arte jasoak baitira.

Iruditegia aldatu

Hona hemen museoan ikus daitezkeen lan batzuk:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu