Noemi[1] (hebreeraz: נָעֳמִי‎, Noʻomī edo Nā‘omī) Biblian ageri den pertsonaia da, Ruten Liburuko pertsonaietako bat, Ruten amaginarreba. Izenaren etimologia ez da ziurra, baina baliteke «on» edo «atsegin» esan nahi izatea[2]. Elizen Arteko Bibliak dio «zorioneko» esan nahi duela[3].

Noemi (Biblia)
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Elimelech (en) Itzuli
Seme-alabak
Senideak

Noemi Elimelek izeneko gizon batekin ezkonduta zegoen. Gosetea zela eta, Israeletik Moab lurraldera joan ziren Mahlon eta Kilion semeekin. Elimelek hil zen, eta semeak ezkondu ziren emakume moabdarrekin, Orpa eta Rut izenak zituztenak. Ia behartuta, Noemi Belenera itzulti zen Rutekin, eta Orpa Moaben geratu zen.

Itzuli ondoren, honela esan zien belendarrei: «Ez deitu niri gehiago Noemi –zorioneko–, Mara –zoritxarreko– baizik, Jainko Ahaltsuak zoritxarrez bete bainau»[3]. Ruten Liburuak Noemi eta Ruten ingurune patriarkal batean bizirauteko borroka irudikatzen du[4].

Noemi eta Ruten etorrera garagarra igitaitzen hasteko garaiarekin bat etorri zen. Rut Boozen soroan ari zen bitartean, morroi batek Noemiren erraina zela esan zion. Gertatu zen Booz Noemiren senarra zenaren senidea zela.

Noemik Boozek Rutekiko arreta eta adeitasuna duela jakin zuenean, zuzenean hurbiltzeko aholkatu zion. Rut Boozekin ezkondu zen, eta Obed izeneko semea izan zuten, zeina Noemik zaindu zuen[5].

Erreferentziak

aldatu
  1. 177. Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2014-06-27), 9 or. (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  2. (Ingelesez) Saxegaard, Kristin Moen. Character Complexity in the Book of Ruth. Mohr Siebeck, 76 or. ISBN 978-3-16-150385-6. (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  3. a b Rt 1:20
  4. (Ingelesez) Trible, Phyllis. «Naomi: Bible» The Shalvi/Hyman Encyclopedia of Jewish Women (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  5. Rt 4:13-17

Kanpo estekak

aldatu