Nkosi Sikelel' iAfrika

«Nkosi Sikelel' iAfrika» (euskaraz: «Jainkoak gorde beza Afrika») Enoch Sontongak 1897an Johannesburgoko eskola metodista batean konposatutako xhoserazko ereserkia da. 1994tik Hegoafrikako Errepublikako ereserki nazional eleaniztunaren parte da.

Nkosi Sikelel' iAfrika
Miriam Makebaren ereserkia, himnoa eta musika-lana
Egilea(k)Miriam Makeba
Argitaratze-dataXIX. mendea
Ezaugarriak
Hizkuntzaxhosera
TonoaSol maior
Egile-eskubideakjabetza publiko
HitzakEnoch Mankayi Sontonga (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaEnoch Mankayi Sontonga (en) Itzuli

Apartheid garaian, askok Hegoafrikako ereserki ez-ofizialtzat hartu zuten, zapalduen sufrimenduaren ordezkari gisa. 1994an, Nelson Mandela presidente hautatu berriak "Nkosi Sikelel 'iAfrika" eta aurreko ereserki nazionala, "Die Stem" (euskaraz: «Hegoafrikako ahotsa») herrialdeko ereserki ofizialak izango zirela adierazi zuen, erregimen demokratiko berriaren tolerantziaren eta arraza-koexistentziaren sinbolo gisa. Azkenik, 1996an, bi ereserkien bertsio laburtu eta konbinatu bat egin zen, ereserki nazional berri eta ofizial gisa, Hegoafrikako Konstituzioaren arabera.

Letra ezberdinekin, abestia Tanzania- Mungu ibariki Afrika- eta Zambiako- Stand and Sing of Zambia, Proud and Free- ereserkia ere bada, lehen Zimbabwekoa eta Namibiakoa izan zen bezala. 1925etik Afrikako Kongresu Nazionalaren ereserkia da.

Hitzak

aldatu

Jatorrizkoa[1]

aldatu
Xhosera Euskara
Nkosi sikelel' iAfrika
Maluphakanyisw' uphondo lwayo
Yiva imithandazo yethu
Nkosi sikelela, Thina lusapho lwayo

Coro:

Yehla Moya, Yehla Moya,
Yehla Moya Oyingcwele
Jainkoak gorde beza Afrika
Bere aintza goratu dezala
Entzun, Jauna
Bedeinka gaitzazu, zure seme-alabak.

Korua:

Jaitsi, Oh Espiritua
Jaitsi, Oh Espiritu Santua.

Egungoa [2]

aldatu
Xhosera eta zuluera Euskara
Nkosi sikelel' iAfrika
Maluphakanyisw' uphondo lwayo
Yiva imithandazo yethu
Nkosi Sikelela Nkosi Sikelela

Nkosi sikelel' iAfrika
Maluphakanyisw' uphondo lwayo
Yizwa imithandazo yethu
Nkosi Sikelela, Thina lusapho lwayo.

Coro:

Yihla Moya, Yihla Moya
Yihla Moya Oyingcwele
Nkosi Sikelela, Thina lusapho lwayo.

(Bis)
Jainkoak gorde beza Afrika
Bere aintza goratu dezala
Entzun, Jauna
Bedeinka gaitzazu, bedeinka gaitzazu.

Jainkoak gorde beza Afrika
Bere aintza goratu dezala
Entzun, Jauna
Bedeinka gaitzazu, zure seme-alabak.

Korua:

Jaitsi, Oh Espiritua
Jaitsi, Oh Espiritu Santua
Bedeinka gaitzazu, zure seme-alabak.

(Bis)

Erreferentziak

aldatu
  1. «Enoch Sontonga – Composer of Nkosi Sikelel' iAfrica» SouthAfrica.com Official Website.
  2. «National Anthem[, Republic of South Africa: Other Versions»] Kwanzaa Web.

Kanpo estekak

aldatu