Niya hondarrak (txineraz: 尼雅遗址; pinyineraz: Níyǎ Yízhǐ) Txinako ipar-mendebaldean dagoen Xinjiang probintziako antzinako oasi-hiri bat izan zen, Zetaren Bidean pausaleku garrantzisua izan zena[1]. Gaur egungo Niya hiritik 71 kilometro iparraldera kokaturik dago.

Niya
Datuak
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang
EskualdeaXinjiang
Koordenatuak38°00′00″N 82°41′00″E / 38°N 82.6833333°E / 38; 82.6833333
Map
Historia
GaraiaK.a. II. mendea

Izenak aldatu

Jatorrizko hizkuntzan Caḍ́ota izena izan zuen eta Han dinastia garaian txinatarrek Jingjue izena eman zioten.

Historia aldatu

Han liburuan Jingjue izeneko oasi-hiri bat aipatzen da. Ch'ang-an hiriburutik 8.820 li-tako distantziara zegoen (3.667 km). 480 etxalde zituen, 3.350 biztanle eta hauetako 500 gai ziren armak hartzeko[2][3].

Basamortuaren aurrerakada ekiditeko Jingjueko biztanleek hiriaren eremu zabalak landatu zituzten makal ugari tartean, azkar hazten baitira eta ur askorik ez baitute behar. Jingjuelegeak zorrotzak ziren zuhaitzak mozten zituztenekiko, eta hurrengo urtean landatzeko haziak ere ondo gordetzen ziren[4].

III. mendean Loulan erresumaren parte izan zen eta IV. mendean txinatarrek berreskuratu zuten. VII. mendean Xuanzang monje txinatarra pasa zen hiritik eta bere idatzietan deskribatu zuen[4]. VIII. mendean tibetarrek eskuratu zuten[5]. Zetaren Bideak Tarim arroaren iparraldeko adarra hobestu zuen eta Taklamakan basamortua poliki poliki Niya hiria irensten joan zen, ia erabat estali zuen arte[1].

Arkeologia aldatu

Deskribapena aldatu

Eremu zabala hartzen dute Niya hondarrek. 25 kilometro ditu iparraldetik hegoaldera eta batazbeste 6 km zabal da[4].

Espedizioak aldatu

 
Falu izkribuak

1900 urtean Aurel Stein esploratzaile britainiarrak Taklamakan basamortura espedizioa abiatu zuen, Zetaren Bideko antzinako hiriak aurkitu nahian eta 1901ean Niyaren hondarrak aurkitu zituen. K.a. 105 urteko egurrezko ehun tabla idatzi aurkitu zituen, batzu agindu ofizialak ziren, beste batzuk eskutitzak eta beste hainbat idazki ere bazeuden Indiar jatorriko Kharosthi idazkeraz idatziak[6]. Falu izkribuak izenarekin ezagutzen da[4]. Han dinastiako eta erromatarren txanponak aurkitu ziren, antzinako sagu-tranpak, bastoiak, kitarra baten atalak, arkuak, aurki landuak, alfonbra eta beste oihal batzuen zatiak, keramikazko ontziak, saski eta hainbat merkantzia lakatu...[7][3] Aurel Stein lau aldiz izan zen Niya hondarretan 1901 eta 1931 artean[7].

1993 urtean txinatar-japoniar espedizio batek indusketak egin zituen. 100 eraikin inguru aurkitu zituen, hilerria, animalientzako txabolak, lorategiak, baratzak eta nekazal eremuak. Etxeetan hamaika tresna bildu zituzten; burdinezko aizkora eta igitaiak, egurrezko makilak, keramikazko urna eta pitxarrak[7]. Hamar hilkutxa ere aurkitu zituzten eta gorpuak oso ongi kontserbaturik zeuden, bai ta zeramatzaten apaindura koloretsuak ere. Egurrezko hilkutxatan zeuden eta basamortuko klima lehorrak egoera bikainean mantendu zituen[7].

Hirugarren hilkutxan gizonezko bat eta emakumezko bat aurkitu zituzten. Zetazko jantzi koloretsuak zituzten, prakak, alkandorak, tunika eta zapatak zituzten. Gizona arkua eta gezien karkasa zituen, bai eta metalezko gezi-puntak ere. Emakumezkoak kutxa lakatu bat zuen, barruan orrazia, josteko tresnak eta makillajea. Urrezko belarritakoak iztuen eta beirazko piezak zituen lepokoa[7].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Niya ruins: a mysteriously abandoned ancient city» Abandoned Spaces 2018-01-14 (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  2. Hulsewé, A. F. P.. (1979). China in Central Asia: The Early Stage 125 BC – AD 23: an annotated translation of chapters 61 and 96 of the History of the Former Han Dynasty.. E. Brill, Leiden, 93-94 or. ISBN 90-04-05884-2..
  3. a b (Ingelesez) «Niya ruins: a mysteriously abandoned ancient city» Abandoned Spaces 2018-01-14 (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  4. a b c d «The Ruins Of Ancient Niya» www.chinatravel.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  5. (Ingelesez) Library, British. (2004). The Silk Road: Trade, Travel, War and Faith. Serindia Publications, Inc. ISBN 9781932476132. (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  6. (Ingelesez) «V&A · The Stein Collection» Victoria and Albert Museum (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  7. a b c d e (Ingelesez) «The Most Important Findings of Niya in Taklamakan - Silk-Road.com» Silk Road (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).

Kanpo estekak aldatu