Loulan erresuma

Loulan (txineraz: 樓蘭; pinyineraz: Lóulán) edo Krorän (uigurreraz: كروران, Кроран‎) Txinako ipar-mendebaldean dagoen Xinjiang probintziako antzinako erresuma baten hondarrak dira, Zetaren Bideko oasi garrantzisua izan zena.

Loulan erresuma
Krorän
LoulanCarvedWoodenBeam.JPG
Landutako egur zatia. Mendebaldeko zibilizazioen eragin nabarmena du.
Lekua Bayin'gholin Mongoliar Prefektura autonomoa
Eskualdea Xinjiang
Koordenatuak 40° 31′ 39″ N, 89° 50′ 26″ E / 40.527633333333°N,89.840644444444°E / 40.527633333333; 89.840644444444Koordenatuak: 40° 31′ 39″ N, 89° 50′ 26″ E / 40.527633333333°N,89.840644444444°E / 40.527633333333; 89.840644444444
Historia
Sorrera K.a. II. mendea
Uztea K.o. IV. mendea
Loulan hirian gelditzen diren aztarna apurrak.

K.a. 77 urtetik aurrera Shanshan (鄯善) izena hartu zuen[1] eta Taklamakan basamortuaren hegoaldeko korridore osoa hartzera iristi zen[2]. Loulan izena Lop Nor aintziraren ipar-mendebaldeko hiri batek mantendu zuen.

HistoriaAldatu

Tarimeko momiak bezala ezagutzen direnek erakusten dute Loulan eremua aspaldi populatua izan zela. Aurkituriko emakumezko baten momia k.a. 1.800 urtean dataturik dago. Indo-europar jatorrikoak ziren eta tokariar hizkuntzak hitzegiten zituzten[3].

Han dinastiaAldatu

Loulanen lehen aipamena K.a. 126 urtean Xiongnuen gobernadore batek Txinako enperadoreari bidalitako eskutzitz batean aurkitu da. Bertan Yuezhi, Wusun, Loulan, Hujie eta inguruko beste 26 estatu bere menpe dituela esaten du. Urte berean enperadoreak bidalitako Zhang Qian diplomatikoak Loulan hiria Lop Nor aintziraren alboan kokaturiko gotorleku-hiria dela aipatzen du[2].

Zhang Qian-en berriak jasota Han Wudi enperadoreak Fergana hiriarekin harremanak eratzea erabaki zuen baina bidaltzen zituen diplomatikoak Loulan eta Gushi erresumetan behin eta berriz jazarriak izaten ziren. Hori dela eta, K.a. 108 urtean Zhao Ponu (趙破奴) jeneral txinatarrak Loulan erasotu zuen eta erregea atxilotzeaz gain erresuma Txinaren zergadun bihurtu zen[4]. Xiongnuek honen berri izan zutenean, beraiek ere erasotu zuten Loulan. Loulan erregearen seme bat Han gortera bahitu gisa joan zen eta beste bat Xiongnuen gortera. K.a. 92 urtean erregea hil zenean Loulan erresumak Txinako gorteari errege zenaren semea itzultzeko eskatu zon, baina hau zikiratua izana zenez txinatarrek eezkoa eman zuten, enperadoreak oso hurkoa zuela aitzaki gisa jarriz. Beste errege bat izan zen hautatua eta honen semeak ere Han gortera joan behar izan zuen. Xiongnuek orduan beste semea itzuli eta errege bihurtu zuten. Han enperadoreak orduan gortera deitu zuen baina honek uko egin zion eskariari.

Hurrengo urteetan hainbat aldiz saiatu ziren txinatarrak erregea erahiltzen eta azkenik erregea erahiltzen eta azkenik K.a. 77 urtean Fu Jiezi-k bete zuen enperadorearen agindua. Urrea eta altxorrak eramaten zizkion aitzakian erregearekin bildu zen. Hau mozkortu zenean erahil eta burua moztu zion. Erregearen burua hiriko iparraldeko atean zintzilikatu zuen[2]. Erregearen anai gaztea zen Weituqi (尉 屠 耆) izendatu zuten errege eta erresumak izen berria hartu zuen, Shanshan[1]. Bertakoek ordea antzinako Krorän izena erabiltzen jarraitu zuten.

Shanshan erresumaAldatu

 
Tarim arroa, III. mendean. Shanshan erresuma hegoaldean dago kolore gorriz markatua. Loulan izeneko bi asentamendu aurkitzen dira elkarren ondoan.

Shanshan Txinaren erresuma txontxongiloa zen[5]. Weituqi erregearen aurreneko erabakia Han armadaren kontingente bat Yixun (伊循) hirian ezartzea izan zen eta bertatik ejerzito txinatarrak eremyu handi bat kolonizatu zuen[2]. Tarim arroaren hegoaldean zeuden hainbat erresuma independiente barneratu zituen; Niya, Qiemo...

Hurrengo mendeetan Txinako inperioaren egoeraren arabera Loulanen menpekotasuna handiagoa edo txikiagoa izan zen, txinatarren ahulaldietan ia independiente izateraino edota Xiongnuen eskutan egoteraino. K.o. 73 urtean Ban Chao jereralak gidaturiko txinatar talde bat eta xiongnu delegazio bat bildu ziren Loulanen baina txinatarrek xiongnuak erahil eta beren buruak aurkeztu zizkioten erregeari, eta honek Txinarekiko menpekotasuna bermatu zuen. Ban Yong semeak 119 urtean 500 kolono ekarri zituen Loulanera eta Suo Man txinatar jeneralak kolonia militar bat ere ezarri zuen[6].

Shanshan erresumaren azken mendeakAldatu

Tarim ibaiak bere ibilbidea aldatu zuen eta ur eskasia hoenn eraginez 330 urtean Loulan hiria bertan behera utzia izan zen. Gotorleku militarra 50 kilometro hegoaldera aldatu zen, Haitou (海頭) hirira, eta erregeak Qiemo hirian ezarri zuen gortea. V. mendetik aurrera erresuma hainbat talde nomadek inbaditu zuten (Tuyuhun, Rouran, Dingling...) eta Tang dinastia hasi zenerako (630 urtea) Shanshandar apurrak iparraldeko Hami hirian pilatuta zeuden[5].

644 urtean Xuanzang erromes budista Indiatik Txinara bueltan zetorrela Nafubo (納 縛) hiritik pasa zen eta Qiemo hiriari buruz honako hau aipatu zuen: "gotorlekua badago, baina gizakien aztarnarik batere ez".

Garaiko liburuen deskribapenaAldatu

Han liburuan esaten denez Loulango tropak ahulak eta erasotzeko errazak direla esaten da[2]. Shanshanek 1.570 etxalde zituen eta 14.000 biztanle, hauetatik 2.912 armak hartzeko gai. Eremua hareatsua eta gazia zenez landaturiko lurrek eremu txikia hartzen zuten. Abereekin ur eta belardi bila hiritik atera behar zuten, inguruan ihidiak, tamarizak, makalak eta azeri-mahatsak zeuden. Jadea ekoizten zen Loulanen. Txinatarrek ureztatze sistema teknika aurreratuak ezarri zituzten[2].

ArkeologiaAldatu

Sven Hedin suediar arkeologoak aurkitu zituen Lulan hiriko hondarrak. Hainbat etxe induskatu zituen eta karosti idazkera zuen egurrezko taulatxoa eta mendebaldeko Jin dinastiako eskuizkribu ugari ere aurkitu zituen. Bertako biztanleek Krorän izena ematen zioten eta txinatarren Lou-lan izenaz ezagutu zuten. Hevin izan zen ibaiaren ibilbide aldaketa hiria bertan behera uztearen arrazoi nagusia izan zela iradoki zuena[5].

Aurel Stein britainiarrak 1906 eta 1914 artean indusketa ugari egin zituen. Lop Nor aintziraren inguruan hainbat asentamendu aurkitu zituen, Loulan (A), Loulan (B), Loulan (E), Loulan (F), Loulan (K) eta Loulan (L) izendatu zituenak. Tresna ugari, dokumentu piloa, artilezko alfonbra zati bat, zeta horizko ehuna eta apainduriko egur zatiak bildu zituen.

  • Loulan (A): Asentamendu harresitua, aintziraren iparraldean kokaturik zegoena. Horma lurrez eta lastoz egina zegoen, 300 metrotako luzera eta 6 metrotako lodiera zituen. Estupa handi bat eta eraikin administratiboak zituen. Loulan hiria zela uste da.
  • Loulan (B): Estupa ugariko eremua, Loulan (A)-tik 13 kilometro ipar-mendebaldera.
  • Loulan (E): Loulan (A)-tik 30 km ipar-ekialdera kokaturiko hiria. Iparraldeko ate bat duen asentamendu bakarra.
  • Loulan (F): Loulan (A)-tik 10 km ipar-mendebaldera. Eraikinen oinarriak eta hilerria aurkitu ziren.
  • Loulan (K): Harresituriko hiri bat zen ate bakarra zuena. Aintziraren mendebaldeko ertzean kokaturik zegoen.
  • Loulan (L): Loulan (K)-tik 5 kilometrotara zegoen gotorlekua, antzekoa baina txikiagoa.

Hiru espedizio txinatar izan ziren 1979 eta 1980 artean, Txinako Zientzia Akademiak antolaturikoak. Loulan hirian zentratu ziren eta hiria ipar-mendebaldetik hego-ekialdera zeharkatzen zuen zanga bat aurkitu zuten, 4,6 metrotako sakonera eta 17 metrotako zabalera zuena. 10 metrotako garaiera zuen estupa budista bat eta 12 x 8'5metrotako oinarria zuen etxe bat ere bai. Funtzionario baten etxea izango zela uste da. 797 objetu bildu zituzten eremu hartan, egurrezko ontziak, brontzezko objetak, bitxiak, txanponak, eta herrizko tresna mesolitikoak ere bai[7].

2003 urtean hilerria eta momiak aurkitu ziren.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Ingelesez) Hulsewé, Anthony François Paulus. (1979-01-01). China in Central Asia: The Early Stage: 125 BC - AD 23 ; an Annotated Transl. of Chapters 61 and 96 of the History of the Former Han Dynasty. With an Introd. by M.A.N.Loewe. Brill Archive ISBN 9789004058842. Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  2. a b c d e f Watson, Burton. (1993). Records of the Grand Historian: Han Dynasty II - Revised Edition. New York: Columbia University Press. ISBN 0-231-08166-9..
  3. Mallory, J. P.; Mair, Victor H.. (2000). The Tarim mummies : ancient China and the mystery of the earliest peoples from the West, with 190 illustrations, 13 in color. New York, N.Y. : Thames & Hudson Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  4. (Ingelesez) Haywood, John. (2000). Historical Atlas of the Classical World, 500 BC--AD 600. Barnes & Noble Books ISBN 9780760719732. Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  5. a b c «Hedin, the Man Who Solved the Mystery of the Wandering Lake: Lop Nor and Lou-lan | Silk Road in Rare Books» dsr.nii.ac.jp Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  6. Mallory, J. P.; Mair, Victor H.. (2000). The Tarim mummies : ancient China and the mystery of the earliest peoples from the West, with 190 illustrations, 13 in color. New York, N.Y. : Thames & Hudson Noiz kontsultatua: 2019-11-03.
  7. (Ingelesez) http://www.washingtontimes.com,+The Washington Times. «Loulan vanished in sand» The Washington Times Noiz kontsultatua: 2019-11-03.

Kanpo estekakAldatu