Niueko bandera 1975ean onartu zen. Union Flag edo Erresuma Batuko bandera du goiko ezkerraldeko bazterrean, bere erdialdean izar bat eta horren inguruan beste lau izar diamante bat sortuz dituelarik.

Bandera ratioa: 7:4

Ezaugarriak aldatu

Bandera hau oso bitxia da, britainiar banderaren diseinuan inspiratutakoen artean arraroa baita oinarri horia izatea edota Union Flag horri elementuak -izar horiek- gehitzea.

Esanahia aldatu

1996an Niuek Aucklanden duen kontsulatuak banderako elementu bakoitzaren esanahia eman zuen[1].

  • Urrezko horiak uharteko eguzki distiratsua eta "Niue eta Zeelanda Berriaren arteko berotasun eta laguntasuna" ordezkatzen ditu.
  • Union Flag delakoak Niue 1900eko urriaren 19an eratu zen protektoratu britainiarra izan zela gogora ekarri nahi du.
  • Lau izar txikiek Hegoaldeko Gurutzea eta Zeelanda Berria ordezkatzen dituzte, 1901ean Niue nazio honetako administrazioaren menpean geratu zelako. Bien arteko oraingo harreman estua ere adierazi nahi du.
  • Borobil urdinaren barruan dagoen izar handiak itsaso urdinaren erdian bakar-bakarrik dagoen Niueren autogobernua ordezkatzen du.

Erreferentziak aldatu

  1. Stuart Park Flags of the World webgunean 1996ko ekainaren 28an.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu