Ninboa (latinez, Nimbus, "hodei ilun" edo "aureola") argitasuna da, argi-koro modura, sarri biribila, eta buruaren atzeko aldean eta inguruan irudi edo ikono baten bidez adierazia. Sinbolo gisa, irudikatzen duen pertsonaren argi espirituala edo jainkotiarra nabarmentzen du.

Ninboa Ama Birjina eta haurraren irudian.
Aita santu Paskoal I.ak halo karratu bat atzean duela irudikatu zuten. Horrek adierazten du orduan bizirik zegoela. 820. urte inguruan, Santa Prassede basilika, Erroma.

Askotan aureolaren sinonimotzat erabiltzen den arren, azken hau buruaren gainean jarri ohi da (zirkulu edo elipse modura, banandua edo burua ukituz), edota pertsonaiaren gorputz guztia bildu dezake.

JatorriaAldatu

Ninboa antzinako egiptoarrek, hinduek, grekoek eta erromatarrek erabili zuten jainko-jainkosen edo pertsonaia jainkotuen irudietan, boterearen eta handitasunaren sinbolo gisa.

Egipton aurkitutako irudikapen piktoriko zaharrenetan, ninbo moduko bat zen disko bat iruidkatzen zen jainko-jainkosen buruen gainean, adibidez, Ra-ren kasuan. Eguzki-diskoa zen eta Khonsu jainko edo Hathor jainkosaren gainean jartzen zen. Antzinate grekoerromatarrean, Helios[1], Sol Invictus edo Apolo bezalako eguzkitar jainkoen buruen gainean agertzen hasi zen, baina buruaren atzean. Erromatar Inperioan, ninboak zirkulu perfektuaren forma hartuko du, bereziki jainko bihurtutako enperadore irudikapenetan.

Indiako artean nimbo eta aureolak ere maiz irudikatu dira, batez ere ikonografia budistan, non gutxienez I. mendetik artatu baitira.

 
Apolo buruan ninboa duela, II. mende amaierako El Djem-eko mosaiko batean, egungo Tunezen

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Gómez Martín, Luis Javier. (2009). «Apuntes iconográficos e iconológicos sobre la presencia del dios Helios y Febo-Apolo en el arte hasta el siglo XVIII» Revista de Claseshistoria. Publicación digital de Historia y Ciencias Sociales ISSN 1989-4988..

BibliografiaAldatu

  • M. Collinet-Guérin, Histoire du nimbe des origines au temps modernes, Paris, 1961.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.