Nikita (filma)
Nikita edota La Femme Nikita (euskaraz: «Nikita Emakumea») 1990eko Luc Besson estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako thriller film bat da. Anne Parillaud, Jean-Hugues Anglade, Tchéky Karyo, Jeanne Moreau, Jean Bouise, Jean Reno, Philippe Leroy-Beaulieu, Roland Blanche eta Jacques Boudet aktoreek antzeztu zuten.
1993an Point of No Return (euskaraz: «Itzulbiderik Gabe») estatubatuar berregokitzapena izan zuen.
Sinopsia
aldatuFamiliarik gabeko, kale talde bateko kidea eta drogazalea den 19 urteko neska bat (Anne Parillaud) hainbat hilketa eta lapurreta egiteagatik espetxeratua izan da. Baina agintariek neska gainontzenkoengandik bereziki egiten duen zeozer baduela eta arma hilgarri bat bilakatu dezakeen jabetuko dira. Horregatik, sikarioen heziketa programa baterako erreklutatuko dute, latz entrenatuarazi eta nortasun Berri bat emango diote: Joséphine.
Ordutik aurrera, bere misioa Frantziako Gobernuaren interesen onurarako hilketak burutzea izango da.
Aktoreak
aldatu- Anne Parillaud: Nikita
- Jean-Hugues Anglade: Marco
- Tchéky Karyo: Bob
- Jeanne Moreau: Amande
- Jean Reno: Victor "Garbitzailea"
- Jacques Boudet: Kimikaria
- Philippe Leroy: Grossman
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |