Pisako Bataiotegia (italieraz: Battistero di San Giovanni, euskaraz: «San Joanen bataiotegia») Pisa hiriko bataiotegia da, San Joan Bataiatzaileari eskainia, Katedralaren parean dago Pisako Piazza dei Miracoli zelaian, Dorrearen eta Katedralaren mendebaldera kokatua. 1987an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok[1].

Pisako bataiotegia
Battistero di San Giovanni
Piazza dei Miracoli
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaPisako probintzia
HiriaPisa
Koordenatuak43°43′24″N 10°23′39″E / 43.72327°N 10.3942°E / 43.72327; 10.3942
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1152
Izenaren jatorriaJoanes Bataiatzailea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Pisa (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaNicola Pisano
Diotisalvi (en) Itzuli
Giovanni Pisano
Cellino di Nese (en) Itzuli
Estiloaarkitektura erromanikoa
Dimentsioak54,86 (altuera) m
Azalera1.000 m²
Ondarea
Objetu kopurua50 item (en) Itzuli
Bisitariak urtean149.765
Kontaktua
HelbideaPiazza del Duomo
E-postamailto:info@opapisa.it
Telefonoatel:+39-050-387-2210
Webgune ofiziala

Eraikuntza

aldatu

Deustesalvet izenpea utzi zuen arkitekto batek eraiki zuen ondoan dituen duomo eta dorrearen estilo berean. Katedralaren ondoren eta dorrea baino lehen eraikitako plazako bigarren eraikina zen. Arkitektoaren izena barne zutabe batean aipatzen da, Diotosalvi magister izenarekin. Pisako Hilobi Santuaren elizan ere lan egin zuen artista erdi-anonimo honek,

Eraikuntza 1152an hasi zen, eta 1363an amaitu zen. Orduan amaitu ziren loggia, goiko solairua eta kupula, zeinak gotiko estiloan gehitu zituzten Nicola eta Giovanni Pisanok eta Cellino di Nesek .

Munduko bataiotegi independente (berezko eraikin propio gisa) adibiderik ezagunena da; eta Italiako handiena. 107,25 metroko perimetro du eraikinaren planta borobilak. Oinarrian hormen lodiera 2,63 m da. San Juan Bataiatzailearen estatua (Turino di Sanori egotzitakoa) kupularen goialdean kontuan hartuta, bere altuera 54,86 m-koa da, Dorre Etzana baino zentimetro batzuk altuagoa.

Barrualdea

aldatu

Barrualdeko zabaltasuna ikusgarria da, baina harrigarriro sinplea eta apaindurarik gabea da. Akustika bikaina ere badu.

Ponte oktogonal bat du erdian, Guido Bigarellirena, 1246. urtekoa. Brontzezko San Joanen eskultura bat du ponteak, Italo Grisellirena.

Pulpitu ikusgarri bat ere badago, 1255 eta 1260 artean zizelkatu zuen Nicola Pisanok, Giovanni Pisanoren aitak. Kristoren bizitzako eszenak biltzen ditu bost paneletan, zutabeak bertuteen irudikapenekin koroatuta dauden bitartean. Pulpitu eskulturak, eta bereziki Herkules biluziaren forma klasikoa, Nicola Pisanoren ezaugarri zaharren adibide ona dira antzinako irudikapenak berrezartzeko Italiako Pizkundeko eskulturaren aitzindari garrantzitsuena izanik. Hori dela eta, Italiako Pizkundearen inguruko ikerketak normalean 1260. urtearekin hasten dira, Nicola Pisanok bere pulpituarekin datatu zuen urtearekin.

Iruditegia

aldatu
 
Ikuspegi panoramikoan, Pisako hiru eraikuntza nagusienak: Katedrala erdian (eraiki zen lehena), ezkerretara edo mendebaldera bataiotegia (2.a), eta Dorre etzana eskumatara.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).

Kanpo estekak

aldatu