Fergus ibaia (irlanderaz An Forghas eta ingelesez River Fergus) Irlandako mendebaldean dagoen Clare konderriko ibai bat da. Bere ibilbide osoa Clare konderrian burutzen du. 61 kilometroko luzera du.

Fergus ibaia
An Forghas (irlanderaz)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera61 km
Geografia
Map
Koordenatuak52°42′N 9°00′W / 52.7°N 9°W / 52.7; -9
Hidrografia
Arroaren azalera1.041 km²
Bokalea
()
Shannongo estuarioa

Ibai hau herrialde osoan amurrain eta izokinen arrantzaleku bikaina izateagatik ezaguna da. Ibaiaren amaieraldera Trummer uhartea kokatzen da. Ennis udalerrian bakarrik ibaia sei zubik zeharkatzen dute.

Loughnagowan aintziran iturburua du, Corofin udalerritik hurbil, ondoren udalerri hauek iragaten dituelarik: Corofin, Ennis, Clarecastle eta Newmarket-on-Fergus, azken honetan bere urak Shannongo estuarioan isuritzen dituelarik.


Kanpo estekak aldatu