Neutrofiloa globulu zuri mota bat da, granulozitoetan ugariena, fagozitosia egiteko ahalmena duena. Odoleko milimetro kubiko batean 2.500-7.500 neutrofilo daude, eta leukozito guztien % 35-65 izaten dira.[1] Sortzetiko immunitate-sistemaren parte dira.

Neutrofilo
Blausen 0676 Neutrophil (crop).png
Xehetasunak
Honen parte innate immune system (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinez '
MeSH A11.627.340.583, A11.733.689, A15.145.229.637.415.583, A15.382.490.315.583 eta A15.382.680.689 A11.118.637.415.583, A11.627.340.583, A11.733.689, A15.145.229.637.415.583, A15.382.490.315.583 eta A15.382.680.689
TH H2.00.04.1.02012
FMA 62860
Terminologia anatomikoa

Neutrofiloak hezur-muineko zelula ametatik sortzen dira; odolera igarotzen dira gero, eta bertan den leukozito talderik handiena osatzen dute. Nukleo polilobulatua dute, eta hiru edo lau egun baino gehiago ez dute irauten. Gai arrotzen bat sartu den ehunen aldera mugitzen dira; izan ere odoletik ehunetara irten daitezke, kapilarren endotelioko zelulen artean igaroz (diapedesia).[1] Bertara iritsitakoan, gai arrotz horiek fagozitatu eta suntsitu egiten dituzte zitoplasmako lisosometan dauden entzimen bidez. Hanturan parte hartzen duten defentsazko aurreneko zelulak izaten dira.[2]

Neutrofiloei lotutako gaixotasunakAldatu

Neutrofiloen kopuru urriak neutropenia izena hartzen du, eta normalean gabeziak eragiten ditu erantzun immunean. Neutrofiloen gehiegizko kopurua neutrofilia izeneko asaldura da.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Olivares, María José. Odola, linfa-sistema eta immunitate-sistema. Lanbide ekimena, klasikoa.eimakatalogoa.eus . Noiz kontsultatua: 2020-6-18.
  2. Sistema inmunologikoaren osagaiak: zelulak eta organoak. Lur Entziklopedia Tematikoa, CC-BY 3.0, euskara.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-6-19.

Kanpo estekakAldatu