Granulozito
Zitoplasman pikorrak dituen leukozitoa, batik bat hezur-muinean eratzen dena
Granulozitoa odoleko globulu zuri mota bat da, zitoplasman pikorrak dituena.[1] Leukozito polimorfonuklear (PMN, PML edo PMNL) ere deitzen zaie, nukleoak 3-5 lobulutan zatiturik dagoela dirudielako. Sortzetiko immunitate-sistemaren parte dira. Hezur-muin gorriaren barruan ekoitziak, odolean zehar mugitzen dira, eta ehunetan betetzen dute beren funtzioa.[2] Hiru azpimota daude: neutrofiloak, eosinofiloak eta basofiloak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Granulozito. ZTH zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa, CC BY-SA 4.0, zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 18).
- ↑ Olivares, María José. Odola, linfa-sistema eta immunitate-sistema. Lanbide ekimena, klasikoa.eimakatalogoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-6-18).