Gizaki osasuntsu batean leukozito neutrofiloen kopurua 2.500-7.500/mm3 da. Neutrofilia dago kopuru hori 8.000/mm3-tik gora dagoenean.
Leukozito neutrofiloak dira leukozito guztien artean ugarienak. Fagozitosi egiteko ahalmena dute, eta batez ere bakterio eta onddoen aurka dihardute. Immunitate-sistemaren funtsezko elementuak dira.