Mastoide apofisi
Mastoide apofisia, tenporal hezurraren irtenune biribildu bat da, kanpoko entzumen hodiaren atzean dagoena, eta gihar sargune garrantzitsu bat da, esternokleidomastoideoa barne. Orohar, mastoide apofisia, pixkat handiagoa da gizonezkoetan emakumezkoetan baino. Izena, mastoideoa, grezierazko mastos hitzetik dator, emakumezkoen ugatzaren antzerako duen formari erreferentzia eginez.
Mastoide apofisia | |
---|---|
![]() Buruaren hezurrak. (Mastoide apofisia, erdialdean.) ![]() | |
Mastoide apofisia | |
Xehetasunak | |
Honen parte |
petrous part of the temporal bone (en) ![]() mastoid part of the temporal bone (en) ![]() |
Konponenteak |
mastoid cell (en) ![]() |
Identifikadoreak | |
Latinez | processus mastoideus ossis temporalis |
TA | A02.1.06.004 |
FMA | 52872 |
Terminologia anatomikoa |
GaixotasunakAldatu
Tenporal hezurraren mastoide apofisiak, euren barnean airea duten barrunbe edo zeldak ditu, zelda mastoideoak deitzen direnak. Mastoiditi akutua, mastoide apofisiko zelda mastoideoen barneko infekzio biriko bat da. Epitelio zelulen eraketa neoplasikoa zelula mastoideoetan, kolesteatoma deitzen da, eta entzumen arazoak, gortasuna, eta heriotza ere eragin dezake, tratamendurik jaso ezean.
Infektaturiko hezurraren eta kolesteatoma baten ateratzea, mastoidektomia deritzon prozedura kirurgiko bat da, belarriaren atzekaldetik eta kanpoko entzumen hoditik egiten dena.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |