Nellie Kim

gimnasta artistikoa sobietarra

Nellie Vladimirovna Kim (errusieraz: Нелли Владимировна Ким; Shurab, Tajikistan, 1957ko uztailaren 29a) sobietar gimnasta artistiko ohia da[1], 1976ko eta 1980ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko bost domina eta zilarrezko bat irabazi zituena.

Nellie Kim
Bizitza
JaiotzaShurab (en) Itzuli1957ko uztailaren 29a (66 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Talde etnikoaKoryo-saram (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaQ54567698 Itzuli
Hezkuntza-mailaCandidate of Sciences in Pedagogy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Altuera152 zentimetro
Jasotako sariak
nelliekim.net
IMDB: nm4869980 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Kirolari ibilbidea aldatu

Tajikistanen jaio zen. Aita korear jatorrikoa du eta ama tartariarra. Haurra zela familia Xymkentera (Kazakhstan) aldatu zen eta 9 urte zituela hasi zen gimnasia egiten Alexander nebarekin eta Irina ahizparekin batera Spartak Kirol Elkartean. 12 urte zituela Errepuklikako Spartak txapleketa irabazi zuen. Orduan Larisa Latynina gimnasta famatuak etorkizunik ez zuela esan zion[2], baina Nellie Kimek gogor ekin zion lanari eta 1971ean Sobietar Batasuneko gazte mailako txapelketan bosgarren egin zuen.

1973an lehenengo aldiz lehiatu zuen bere aurkari gogorrena izango zenaren aurka, Nadia Comăneci errumaniarra[2]. Lehenengo garaipen handia 1974an izan zuen Varnan jokaturiko Munduko Txapelketan, taldeka urrezko domina eta zaldi-jauzian brontzezkoa eskuratu baitzituen. 1976ko Montrealgo Olinpiar Jokoetan urrezko hiru domina eta zilarrezkoa eskuratu zituen. Zilarrezkoa guztirako txapelketan izan zen, Nadia Comăneciren atzetik. Errumaniarraren 10a ezagun egin bazen ere aurrez bi 10 lortu zituen Nellie Kimek, zaldi-jauizan eta zoruko ariketan[3].

1978ko Munduko txapelketan berriz ere hiru urrezko eta guztirakoan zilarrezkoa, ordukoan Elena Mukhina herrikidearen atzetik. 1979an Guztirako txapelketa irabaztea lortu zuen.

1980ko Moskuko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina berri lortu zituen, taldekakoan eta zoruko ariketan.

Erretiratu ondoren aldatu

Kirol ibilbidea amaitu ondoren Minsk hirira (Bielorrusia) bizitzera joan zen. Entrenatzaile aritu zen eta baita txapelketatako epaile ere, besteak beste Seulen eta Bartzelonan. 1999an Nazioarteko Gimnasiako Fama Ibilbidean sartu zuten.

Bizitza pertsonala aldatu

Vladimir Achasov gimnastarekin ezkondu zen baina bikoteak ez zuen luze iraun. 1980ko Olinpiar Jokoetan Valery Movchan txirrindularia ezagutu zuen. Nellie izeneko alaba dute[4].

Txapelketak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
1976 Montreal (  Kanada)   Taldekoa
1976 Montreal (  Kanada)   Zaldi-jauzia
1976 Montreal (  Kanada)   Zoruko ariketa
1976 Montreal (  Kanada)   Guztira
1980 Mosku (  Sobietar Batasuna)   Taldekoa
1980 Mosku (  Sobietar Batasuna)   Zoruko ariketa
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
1974 Varna (  Bulgaria)   Taldekoa
1974 Varna (  Bulgaria)   Oreka-barra
1978 Estrasburgo (  Frantzia)   Taldekoa
1978 Estrasburgo (  Frantzia)   Zaldi-jauzia
1978 Estrasburgo (  Frantzia)   Zoruko-ariketa
1978 Estrasburgo (  Frantzia)   Guztira
1979 Fort Worth (  AEB)   Guztira
1979 Fort Worth (  AEB)   Taldekoa
1979 Fort Worth (  AEB)   Oreka-barra
1979 Fort Worth (  AEB)   Zoruko-ariketa
1979 Fort Worth (  AEB)   Zaldi-jauzia
Munduko Kopako finala
Urtea Lekua Domina Proba
1979 Tokio (  Japonia)   Guztira
1979 Tokio (  Japonia)   Zaldi-jauzia
1979 Tokio (  Japonia)   Oreka-barra

Erreferentziak aldatu

  1. «Nelli Kim Bio, Stats, and Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2020-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  2. a b «GymnasticGreats.com: Whatever happened to Nelli Kim?» web.archive.org 2011-02-27 (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  3. «Nellie Kim» nelliekim.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  4. «GymnasticGreats.com: Whatever happened to Nelli Kim?» web.archive.org 2011-02-27 (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).

Kanpo estekak aldatu