Nekazaritza-Perituen Eskola (Atarrabia)
Nekazaritza-Perituen Eskola Nafarroako Atarrabia udalerrian dagoen ikastetxe bat da.
Nekazaritza-Perituen Eskola | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Atarrabia |
Koordenatuak | 42°49′44″N 1°36′46″W / 42.82883°N 1.61271°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1912 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Avda. Serapio Huici 22, Villava |
Kokapena aldatu
Ia Burlataren udal-dermioan kokatzen da, Serapio Huitzi etorbidearen 22. zenbakian eta Ama Arrosariokoaren eliza eta Domingotarren apaiztegiaren alboan.
"Besta Jira" eraikinaren garaikidea da eta honekin gordetzen dituen eraikuntza antzekotasunak nabarmenak dira.
Historia aldatu
1912. urtean Nafarroako Foru Aldundiak Jose Yarnoz arkitektoari eskola honen eraikuntza agindu zion. Hasiera batean urte hartako uztailean Navas de Tolosako guduaren VII. mendeurrena ospatzeko Ardogintzaren Biltzar Nazionalaren Jauregia izan zedin. Alfontso XII.a Espainiakoa, bertan izan zen Jauregiari bisita egiten.
1914. urtean Nekazaritza-Perituen Eskola bilakatu zen. Oraintsu arte, honetarako erabilia izan da. Egun ikasketa hauek Nafarroako Unibertsitate Publikoraa eramatearekin, Nafarroako Gobernuak Nezaritza eta Abeltzaintza Departamentuko hainbat instituturen egoitza hona ekartzea erabaki du.
Garraioa aldatu
Eskualdeko Hiri Garraioak 3 linea ditu:
|
|