Lurgan
Lurgan (irlanderaz an Lorgain) Ipar Irlandako Armagheko konderrian dagoen udalerria da. 23.534 biztanlerekin (2001) konderriko hiri handiena izan arren Armagh da hiriburua.
Lurgan an Lorgain Lurgan An Lorgain | |
---|---|
herria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | ![]() ![]() ![]() ![]() |
Izen ofiziala | Lurgan |
Jatorrizko izena | Lurgan An Lorgain |
Posta kodea | BT66 eta BT67 |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°27′53″N 6°19′56″W / 54.4647°N 6.3322°W |
![]() | |
Altuera | 80 |
Demografia | |
Biztanleria | 25.069 (2011) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
http://www.lurgan-forward.com/ www.lurgan-forward.com |
Etimologia
aldatuIrlanderazko an Lorgain izenak "tibia itxurako muinoa" esan nahi du.
Geografia
aldatuBelfastetik 29 kilometro hego-mendebaldera kokaturik dago, Neagh aintziraren hegoaldeko ertzean. Eremua erabat laua da.
Historia
aldatuGaeldarrek populaturiko lurrak ziren 1610an Ulsterraren kolonizazio prozesuan William Brownlow ingelesak lurrak jaso zituenean. 1619an gaztelua eta harresia eraiki zituen bertan eta 1639an Irlandako parlamenturako Armagheko ordezkaria bihurtu zen. 1641ko irlandarren matxinadan gaztelua eta harresia suntsituak izan ziren eta Brownlow eta bere familia preso hartzean McCanns eta O'Hanlon familiek eskuratu zituzten lurrak. Hala ere 1642an Lord Conwayren tropek herria berreskuratu eta Brownlowtarrak herrira itzuli ziren.
XVII mendearen bukaeran liho industria abiatu zen herrian. Jarduera honen erreferentzia izan da mendeetan zehar 1990 hamarkadan industriaren gainbehera iritsi zen arte, hein handi batean 1965ean ondoan eraturiko Craigavon herriagatik.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Brownlow etxea: 1833an elizabetar estiloan eraikitako jauregia.
- Market Street: herriko kale nagusia, Irlandako zabalenetakoa.
- Udaletxe zaharra: 1868ko eraikina.
- Shankill parrokia
- San Pedro eliza
Iruditegia
aldatu-
Brownlow etxea
-
Shankill parrokia
-
San Pedro eliza
-
XIX mendeko liho lantegia
Kirolak
aldatuLurganeko kirol nagusiak futbola (17 talde daude) eta futbol gaelikoa dira.
Hiritar ezagunak
aldatu- John Dill (1881-1944), Lehen eta Bigarren Mundu Gerratan britainiar komandantea.
- Neil Lennon (1971- ), futbolaria.
Kanpo estekak
aldatu