Nea Salamis Famagusta (futbol atala)

Nea Salamis Famagusta edo Nea Salamina Famagusta (grezieraz: Νέα Σαλαμίς Αμμοχώστου) futbol profesionaleko klub bat da, egoitza Famagusta hirian (Zipre) duena. Klub iheslaria da 1974an Turkiak Zipreren iparraldea inbaditu zuenez geroztik; horrenbestez, klubak behin-behineko egoitza Zipreren hegoaldeko Larnaka hirian du gaur egun.

Nea Salamis Famagusta
grezieraz: Νέα Σαλαμίνα Αμμοχώστου
Sorrera1948ko martxoaren 7a (76 urte)
Futbol zelaiaAmmochostos estadioa, Zipre
edukiera: 5.500 lagun
PresidenteaZipre Thoukis Thoukidides
EntrenatzaileaGrezia Savvas Poursaitidis
LigaZipreko lehen maila
2022-238.a
Webguneahttp://www.neasalamina.com/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Nea Salaminaren lorpenik nabarmenena 1990ean Zipreko futbol kopa eta Zipreko superkopa irabazi izana da. Zipreko lehen mailan lortu duen posturik hoberena hirugarrena da. Bere lehen bost urtean (1948–1953), taldeak Zipreko Futbol Amateurreko Federazioaren txapelketetan parte hartu zuen. 1953an kluba Zipreko Futbol Elkarteari batu zitzaion, eta geroztik elkarte horren txapelketetan parte hartu ohi du. Zipreko lehen mailan 50 denboralditan baino gehiagotan jokatu duelarik, arlo horretan zazpigarren kluba da.

Palmaresa aldatu

Zipren: 2 aldatu

  • Liga (0): hirugarrena 1956, 1966, 1993 eta 1995ean.
  • Kopa (1): 1990.
  • Zipreko Superkopa (1): 1990.

Kanpo estekak aldatu