Greziako mitologian, Nausítoo (Ναυσίθοος) Poseidonen eta Peribearen semea da, Eurimedonen alaba. [1]

Nausitoo erregea
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaPoseidon
AmaPeriboea (en) Itzuli
Seme-alabakRhexenor (en) Itzuli eta Altzinoo

Nausitoo Eskeriaren sortzailea izan zen eta hiri hartako feaziar mitikoen lehen erregea izan zen.

Bi seme izan zituen: Altzinoo, beraren ondorengo errege izan zena, eta Rexenor, Apolok hil zuen eta Arete utzi zuen oinordeko bakar gisa.

Odisearen arabera, Nausitook Hiperiatik Eskeria uhartera gidatu zituen feaziarrak, izugarrizko kalteak eragiten ari zieten ziklopeetatik urruntzeko asmoarekin. Eskerian hiri bat sortu zuen: harresiak, etxebizitzak eta jainkoentzako tenpluak eraiki zituen eta lantzeko lurrak banatu zituen. [2]

Nausitook izan zen hiriko agintari gorena, ondo eta mepean zituen printze talde baten laguntzarekin. Hil zenean, Nausitooren semea Altzinoo bihurtu zen errege eta, Rexenor hil ondoren, Arete lehengusinarekin ezkondu zen. Era horretan aitaren oikosa gorde ahala izan zuen bere osotasunean.

Erreferentziak aldatu

  1. Odisea, VII, 56 - 57.
  2. Odisea, VI, 4 - 10.

Kanpo estekak aldatu