Feaziarrak Eskeria uharteko herri mitiko bat dira (grezieraz Σχερίη or Σχερία eta, ziuraski, gaur egungo Korfu). Herri hau funtsesko herrialdea da Odisean, Odiseo, hau Itakara itzuli aurretik, ostatatzen duena baita.

Beharbada, Eskeria uhartea, gaur egungo Korfu izango da.
Odiseo Alzinoo erregearekin

Odiseo uharte berri batean galtzen da, eta Nausikaak aurkitzen du, bere aita den Altzinooren aurrera eramaten duena. Honek, abegi egiten dio eta bere istorioa entzuten du. Ondoren, Odiseori bere aberrira itzultzen laguntzeko agintzen du, honen eskura, itsasontzi bat bere tripulazio osoarekin jarririk. Herri honen zoritxarreko patua, Poseidonek, Odiseori emandako laguntzagatik haserre, Zeusi zigorra eskatzen dionean ulertzen da. Honek, itzultzen denean, feaziarren itsasontzia arroka handi bat bihurtzen du, eta portuaren sarrera itxi. Herri honek Jason eta Medea ere hartu zituen.

Kanpo estekakAldatu