Natalia Xalikova
Natalia Petrovna Xalikova[1] (errusieraz: Наталья Петровна Шаликова; Mosku, 1815eko otsailaren 14agreg./otsailaren 2ajul. – ibidem, 1878ko uztailaren 22agreg./uztailaren 10ajul.) errusiar idazle eta kazetaria izan zen, Je. Narskaia eta Je. Gorskaia izengoitiak erabili zituena[2][3]. Errusiako Inperioko lehen emakume kazetaria izan zen[4][5].
Natalia Xalikova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1815eko otsailaren 2a (juliotar egutegia) |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Mosku, 1878ko uztailaren 10a (juliotar egutegia) (63 urte) |
Familia | |
Aita | Peter Shalikov |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Izengoitia(k) | Е. Нарская eta Е. Горская |
Bizitza
aldatuPiotr Xalikov idazle eta argitaratzailearen eta Aleksandra Leisnauren alaba zaharrena[2] eta Mikhail Katkov kazetari eta kritikariaren emaztearen ahizpa zen[6]. Aitaren aldetik arbaso georgiarrak zituen, eta amaren aldetik alemaniarrak[5].
Eleberri laburrak eta ipuinak idatzi zituen eta hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen, hala nola Sovremennik eta Russki vestnik. Nikolai Nekrasovek eta Ivan Turgenevek asko estimatzen zituzten bere lanak[7]. 1870eko hamarkadan, Fiodor Dostoievskiri gutunak idazten zizkion, eta haien korrespondentziatik hiru gutunek iraun dute gaur arte[8].
Lanak
aldatu- Fikziozko lanak
- Pervoie znakomstvo so svetom (1855)
- Jelena (1855)
- Vsio k lutxxemu (1855)
- Semeinyie stseny (1856)
- Svobodny vybor (1856)
- Dve sestry (1858)
- Kraineie sredstvo (1860)
- Iz ognia da v polymia (1865)
- Semeistvo Bulatovykh (1873)
- Iz-za kuska khleba (1876)
- Kazetaritza lanak
- Korrespondentsia iz Pragi (1870)
- Putevyie zametki. 10go (22go) noiabria (1872)
- Iz Xandau (1872)
- Iz Pragi (1872)
Erreferentziak
aldatu- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
- ↑ a b (Errusieraz) Гарский, В. (1905). Половцов, Александр ed. «Шаликова, Наталья Петровна» Русский биографический словарь (Санкт-Петербург) 22: 491. (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
- ↑ (Errusieraz) «Шаликова, Наталья Петровна» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона (Санкт-Петербург) XXXIX: 109. 1903 (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
- ↑ (Errusieraz) Литературная Грузия. 9 (argitaratze data: 1982).
- ↑ a b (Georgieraz) «ნატალია შალიკოვა» Georgians Abroad (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
- ↑ (Errusieraz) Феоктистов, Е. М. (1991). За кулисами политики и литературы. 1848—1896. Москва.
- ↑ (Errusieraz) Некрасов, Николай. (1990). «Заметки о журналах за июль месяц 1855 года» Полное собрание сочинений и писем в пятнадцати томах. 11 Ленинград: Наука (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
- ↑ (Errusieraz) Отливанчик, Александр. (2017). «Княжна Н. П. Шаликова — корреспондент Ф. М. Достоевского» Неизвестный Достоевский 2: 59-70. (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).