Mandoilek

Euskal musika taldea

Mandoilek 2012an Amurrion sortu zen musika taldea da. Kunbia, korrido eta runba uztartzen ditu, trikitia oinarri hartuta eta jaia helburu.

Mandoilek
Datuak
JatorriaAmurrio (Araba)
Musika motacumbia, korrido, rumba
Urteak2012 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Elkar
Taldekideak
Igon Olaguenaga
Asier Linares
David Ferreño
Andoni Vera
Unai Mendibil
Badok: mandoilek Musikasten: mandoilek

Taldea

aldatu

2011ko neguan batu ziren lehenengoz Igon Olaguenaga eta Asier Linares, eguneko lanak bukatuta, Amurrion, denbora-pasa aritzeko asmoz: trikitia eskuetan bata eta baterian eserita bestea. Ongi pasatzeko asmoz hasi ziren trikitiari kunbia, korrido eta runba erritmoak batzen, eta hala ari zirela, kantak pilatuz joan, eta kide berriak batu zitzaizkien taldera: David Ferreño baxu jotzailea, Andoni Vera gitarra jotzailea, eta Unai Mendibil abeslaria.[1]

Diskografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Neguan sortutako mandeuliak» Berria.eus 2013-04-27.

Kanpo estekak

aldatu