Napalpíko sarraskia 1924ko uztailaren 19an Argentinako Chacon gertaturiko sarraskia izan zen.[1] Argentinako jendarmeek eta paramilitarrek 200-300 indigena hil zituzten 1924an, Qom eta Moqoit komunitateetako nekazariek lan baldintza kaskarren kontra abiatu zituzten protestak zapaltzeko.

Napalpíko sarraskia
Irudia
Map
Motasarraski
Data1924ko uztailaren 19a
HerrialdeaArgentina
Pertsona hilak423

Sarraskia aldatu

Sarraskia 1924ko uztailaren 19an izan zen. Erregistro historikoen arabera, eta Unitate Fiskalak egindako atariko ikerketan bildutako frogek erakusten dutenez, 130 polizia inguru eta zibil talde bat Quitilipitik Napalpíra joan ziren garai hartan Chacoko lurralde nazionala zeneko gobernadore Fernando Centenoren aginduz, jatorrizko herrien eta kreoleen (jatorri europarreko amerikarrak) protestak isilarazteko. Kotoiaren uztaren truke behar adina ordaintzeko eskatzen zuten, esaterako, eta Chacoko lurraldetik irteten uzteko Saltako eta Jujuyko makinetara lan egitera, hobeto ordaintzen baitzuten.[2]

Hainbat historialariren azterketen arabera, 45 minutuan Poliziak fusilen 5.000 bala inguru jaurti zituen Napalpíko herritarren aurka. Uste dute 423 biktima inguru izan zirela, Santiago del Esteroko, Corrientesko eta Formosako aborigenak eta uzta bilketan jarduten zutenak kontuan hartuta. Haien %90 jatorrizko komunitateetakoak ziren. 38 ume inguruk ihes egitea lortu zuten, baina gutxienez erdiak zerbitzari eraman zituzten Quitilipiko eta Machagaiko herrietara.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Infobae. (2017/07/16). La masacre de Napalpí, una matanza que cumple 93 años de impunidad. .
  2. a b «Napalpiko sarraskia, auzitara» Berria 2022-04-24 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Argentinako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.