Santiago del Esteroko probintzia
Santiago del Estero Argentinako probintzia da, herrialdeko barrualde eta iparraldean dagoena. 136.351 km²ko eremua du eta 2010ean 874.006 biztanle zituen[1]. Hiriburua Santiago del Estero da.
MugakideakAldatu
Mugakideak hauek ditu: ipar-mendebaldean Saltako probintzia, iparralde eta ipar-ekialdean Chacoko probintzia, hego-ekialdean Santa Feko probintzia, hegoaldean Cordobako probintzia eta mendebaldean Catamarcako eta Tucumángo probintziak.
HizkuntzakAldatu
Gaztelania da hizkuntza mintzatuena, baina kitxuazko 120.000 hiztun inguru bizi dira probintzian. Bi hizkuntzak dira ofizialak.
ErreferentziakAldatu
- ↑ República Argentina por provincia. Densidad de población. Año 2010. in: Censo 2010 Argentina. sig.indec.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-07-24).
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Probintziaren webgune ofiziala sde.gov.ar