Namaste

hinduen kulturatik mundura hedatu den agurtzeko modua

Namaste (devanagariz: नमस्ते, nəməsteː ahoskatua) jatorri sanskritozko agurra da, jada Rigvedako testuetan eta antzinako mandir edo tenplu hinduistetan agertzen dena. Namaste agurtzeko, agur esateko, eskatzeko, eskerrak emateko, errespetua edo begirunea erakusteko eta otoitz egiteko erabiltzen dute. Normalean, buruaren makurdura arin batekin laguntzen dute, esku-azpiak zabalik eta elkarri lotuta dituela, bularraren aurrean, otoitz egiteko posizioan. Keinuari Añjali Mudrā diote; eta zutik egiten den posizioari, berriz, Pranamasana.[1]

Esku-azpiak lotu, irri egin eta Namaste esan – Indian ohikoa den ohitura soziala

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Chatterjee, Gautam. (2001). Sacred Hindu Symbols. Abhinav Publications, 47–48 or..

Kanpo estekak aldatu