Aloha hawaiierazko hitza da, surf kirolaren kulturari esker mundu osoan ezaguna. Bisitariei agurtzeko eta bedeinkatzeko erabiltzen da. Esanahia, gutxi gorabehera, zera da: edertasuna, bakea, poza, edo zoriontsu izan zaitez. Hitza proto -polinesiotik dator, *qarofa izan zitekeen hitzatik.[1]

Aloha loreez idatzita.

Hawaiiko kulturan «Aloha Espirituak» pertsonaren motibazioa adierazten du. Motibazio hori modu askotan adierazten da: poztasunaren bidez, adeitasunez, atseginez... Beste aspektu batzuk sentsualitatea zein arrotasun positiboa dira. Tradizioaren arabera alohak espiritua zein gorputza sendatzen ditu eta zoriontasuna zabaltzen du.

Hawaiiko estatuak Aloha Spirit legea aurkeztu zuen 1986an. Horren arabera estatuko funtzionarioek eta epaileek publikoa Aloharekin tratatu behar dute.[2]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu