Naicako haitzuloa
Naicako haitzuloa, baita ere Kristaleen haitzuloa, Mexikoko Naica herrian dagoen haitzulo ospetsua da. Naicaco Saucillo udalean dago, Chihuahua estatuan. Lur azpian Naicako meatzearekin konektatuta dago; azken horretatik berun, zink eta zilar ateratzen da. Bere ospea batez ere selenitako (igeltsu, CaSO4·2 H2O) kristal erraldoien ondorioz dator. Kristal horiek batez ere kamara nagusian biltzen dira eta batzuk naturan aurkitutako kristal handienak dira.[1]
Naicako haitzuloa | |
---|---|
Mota | haitzulo eta Geoda |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°51′03″N 105°29′47″W / 27.8508°N 105.4964°W |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Chihuahua |
Municipality of Mexico | Saucillo (udalerria) |
Mexikoko herria | Naica |
Ezaugarriak
aldatuLeizean orain arte aurkitutako kristal handienak 12 metroko luzera du eta 4 metro diametrokoa; bere pisua 55 tonakoa da. Haitzuloa oso beroa da: tenperatura 58° ingurukoa da; halaber, hezetasun maila ere oso altua da, %90-%99 tartekoa. Bero eta baldintza horiek direla eta, leizea esploratu gabe dago: barruan sartzeko ikerlariek babesa bereziak erabili behar dituzte eta ezin da hamar muinutu baino gehiago bertan egon.
Historia
aldatuHaitzuloa Eloy eta Javier Delgado anaiek aurkitu zuten, 2000.urteko apirilean. Delgado anaiak mehatzariak dira. Ondoren, leizea ikertzeko zientzilari talde batek «Naica Proeiktua» sortu zuten. Publikoa ezin da leizean sartu.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Naicako lezeari buruzko webgunea.