Nagoleko Sant Serni eliza (Nagol, Andorra)

Sant Serni eliza Andorrako Printzerriko Sant Julià de Lòria parrokiako Nagol herrian dagoen eliza erromanikoa da.[1]

Nagoleko Sant Serni eliza (Nagol, Andorra)
Sant Serni de Nagol
Nagol
Kokapena
Herrialdea Andorra
Andorrako parrokiaSant Julià de Lòria
Koordenatuak42°28′10″N 1°30′03″E / 42.46955°N 1.50092°E / 42.46955; 1.50092
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaZernin Tolosakoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Urgell (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
Helbideacarretera de Certers, Nagol
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Eliza hau XI. mendean eraiki zela badakigu, Andorrako Artxibo Nazionaletan gordeta dagoelako Guillem Guifré Seo de Urgelleko gotzainak egindako sagaratzearen akta, 1055ean datatua.

Deskribapena aldatu

Estilo erromanikoko tenplua da, harkaitz baten gainean eraikia, zimendurik gabe.[2]

Tamaina txikiko eraikina da, neurri handiko eta ia tailatu gabeko harlanduekin egina. Nabe bakarra du, oinplano angeluzuzenekoa, bi leiho dituen abside erdizirkular batekin eta bi zuloko kanpai-horma batekin.

Elizara sartzeko, geroagokoa den ataripe bat eta puntu erdiko arkuko ate bat daude. Ate horren ondoan, ur bedeinkaturako ponte edo bataiarri bat dago, granitozkoa.

Barruan gurutze erromaniko bat eta bi erretaula gotiko ditu, santu titularrari eta San Martini eskainiak. Baina, batez ere, oso interesgarriak dira haren horma-pinturak, 1976an aurkitutakoak eta presbiterioaren eta garaipen-arkuaren paretetan daudenak. Identifikatu gabeko santu batzuen irudiak dituzte, baita aingeru batzuk Jainkoaren Bildotsa gurtzen, San Migel dragoi edo suge bat menderatzen eta bizantziar moduan jantzitako goiangeru bat.

Pintura-multzo hau garrantzitsua da Andorrako Printzerriko horma-pintura erromaniko zaharrenak direlako, eliza eraiki zen garaikoak baitira, izan ere.

Bisita aldatu

Eliza ikusi ahal izateko, aurrez hitzartu behar da bisita gidatua. Uztailean eta abuztuan, goiz eta arratsaldez egoten da irekita; gainerako hilabeteetan, bertan egiten diren erlijio-zerbitzuek irauten duten bitartean bakarrik.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Andorra Turisme. Iglesia de San Serni de Nagol. (Noiz kontsultatua: 2019ko abuztuak 20).
  2. Govern d'Andorra - Cultura. Església de Sant Serni de Nagol. (Noiz kontsultatua: 2019ko abuztuak 20).

Kanpo estekak aldatu