Nafarroako Brigadak
Nafarroako Brigadak estatu kolpearen aldeko eta Errepublikaren aurkako nafar errekete eta falangista boluntarioez osatutako unitate militarrak izan ziren. Haiek burutu zuten Gipuzkoa eta Bizkaiaren aurkako erasoa. Espainiako Gerra Zibila aurretik antolatuta zeuden eta militar faxisten kontsignak jarraitzen zituzten. Gehienak Nafarroakoak izan arren, denak ez ziren nafartarrak. Sei brigada izan zituzten eta brigada bakoitzak 4.000-6.000 gizon inguru zituen.
Nafarroako Brigadak | |
---|---|
Mota | Unitate militar |
Herrialdea | Espainia |
Unitate nagusia | Ejército Nacional (en) |
Mendeko unitateak | I Brigada de Navarra (en) , II Brigada de Navarra (en) , III Brigada de Navarra (en) , IV Brigada de Navarra (en) , V Brigada de Navarra (en) , VI Brigada de Navarra (en) eta requeté regiment (en) |
Gerrak eta guduak | |
Espainiako Gerra Zibila |
Antolaketa
aldatuNafarroako Brigadetan unitate hauek zeuden:
- Erreketen 13 oinezko erregimentu
- Falangeren zazpi bandera
- Hamabi infanteria batailoi.
Agintariak
aldatuKomandanteak[1] | |||||||||||
Unidate | Maila | Izena | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroako Brigadak | Jeneral | José Solchaga Zala | |||||||||
I. Brigada | Koronel | José Los Arcos Fernández Rafael García Valiño | |||||||||
II. Brigada | Koronel | Pablo Cayuela Ferreira Agustín Muñoz Grandes | |||||||||
III. Brigada | Koronel | Rafael Latorre Roca | |||||||||
IV. Brigada | Koronel | Camilo Alonso Vega | |||||||||
V. Brigada | Koronel | Juan Bautista Sánchez González | |||||||||
VI. Brigada | Koronel | Maximino Bartomeu González-Longoria Miguel Abriat Cantó Helí Rolando de Tella |
Operazioak
aldatu- Bilboko gudua: Bilboko Burdin Hesia gainditu zuten eta Bilbo okupatu zuten.
- Iparraldeko gudua.
- Santanderreko gudua
Gerra krimenak
aldatuForentseen probeekin[2] eta dokumentuekin[3] Nafarroako VI. Brigadaren barruan zeuden Arapiles Mendia IV. Batailoiari, Valdediós Monasterioaren Ospitale Pskiatrikoaren hamazazpi erizainen eta haietako baten alabaren hilketa egozten zaio. Ospitalea Villaviciosan zegoen, Asturiasen. Gertaerak 1937ko urriaren 27 eta 28an izan ziren, goizaldean. Ahozko testigantzen arabera biktimak aurretik bortxatuak eta haien hilobia irekitzera behartuak izan ziren. Erizain baten alabak hamabost urte zituen.[4]
Bitxikeriak
aldatuGaur egungo Bilboko Unamuno plazari 1937an "Brigadas de Navarra" (Nafarroako Brigadak) izena jarri zioten. Lehenago "Plaza de los Auxiliares" izena zuen plaza honek izen frankista mantendu zuen diktadorea hil arte[5].
Bilboko Nafarroako kaleak brigada honen omenez aldatu zuen izena, lehenago "Calle de la Estación" ("Geltokiaren kalea") zuen izena. Baina karlista hauen aldeko izena begibistakoa ez zenez, izena mantendu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aróstegui, Julio (1997). La Guerra Civil, 1936-1939: la ruptura democrática. Historia 16. ISBN 84-7679-320-0, 687-704 or.
- ↑ https://web.archive.org/web/20210727153347/http://www.sc.ehu.es/scrwwwsr/Medicina-Legal/valdedios/Intro.htm
- ↑ http://www.sc.ehu.es/scrwwwsr/Medicina-Legal/valdedios/valdedio.htm[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Manuel Solórzano Sánchez eta Jesús Rubio Pilarte "Valdediós in memoriam". Congreso de Historia de la Enfermería. Granada, 2004.
- ↑ https://cascoviejobilbao.eus/siete-enclaves-imprescindibles-de-las-siete-calles-y-de-los-que-no-conocias-sus-secretos/