Julio Aróstegui
Julio Aróstegui Sánchez (Granada, 1939ko uztailaren 24a - Madril, 2013ko urtarrilaren 28a) espainiar historialaria izan zen, Aro Garaikidean aditua. Bere lanen artean, Espainiako historia garaikideko indarkeria politikoarekin, Espainiako Gerra Zibilarekin, karlismoarekin, langile mugimenduarekin, historiografiarekin eta memoria historikoarekin lotutako ekarpenak nabarmentzen dira. Metodologiari eta egungo munduaren historiari buruzko ekarpen garrantzitsuak ere egin zituen.
Julio Aróstegui | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Granada, 1939ko uztailaren 24a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 2013ko urtarrilaren 28a (73 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Tesi zuzendaria | Vicente Palacio Atard | ||
Doktorego ikaslea(k) | Sophie Baby (en) Eduardo González Calleja Jorge Marco (en) Santiago Vega Sombría (en) Sandra Souto Kustrín | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historialaria eta katedraduna | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
|
Historia Garaikideko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, unibertsitate horretako «XX. mendeko Memoria Historikoa» katedraren lehen zuzendaria izan zen. 1970eko hamarkadan irakaskuntza ertaineko irakasle izan zen Salamancako «Fray Luis de León» Institutuan. Urte batzuk geroago Euskal Herriko Unibertsitatean eta Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean irakasle izan zen. Historiaren eta bere ikerketa eta metodoaren arazo teorikoei arreta gehien eskaini zien historialari espainiarretako bat izan zen.[1]
Lan nabarmenak
aldatu- (1991). Los combatientes carlistas en la guerra civil española (1936-1939). Madril. Aportes XIX. Bi liburuki.
- (2002). Don Juan de Borbón. Madril: Arlanza Ediciones, S. A.
- (2004). La historia vivida. Sobre la historia del presente. Madril: Alianza.
- (2013). Largo Caballero. El tesón y la quimera. Madril: Debate.
- (2013). Combatientes requetés de la Guerra Civil española (1936-1939). Madril: La Esfera de los Libros. 1991ko liburuaren bertsio berrikusia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez, Jesús Antonio. (2013/01/30). «Julio Aróstegui, historiador pionero» El País.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |