Nafar subiranisten barkamena (1522-1524)

Henrike II.a nafar erregeari zintzo lotu zitzaizkion nafar eliteei Karlos V a enperadoreak eskaini zizkien barkamen baldintzatuen multzoa (1522-1524)
Nafar subiranisten barkamena (1523-1524)» orritik birbideratua)

Nafar subiranisten barkamena Noaingo guduaren ondoren Karlos V.a enperadoreak eman zituen lau agindu izan ziren, Hondarribiko setioan irabazle ateratzeko eta Nafarroako buruzagi kapareak haren aldera erakartzeko, 1522ko maiatzetik 1524ko apirilera. Haien bitartez, enperadoreak barkamen partzialak eta azken orokor bat eskaini zizkien Nafarroako Erresumaren burujabetza babestu zuten etsaiei. Barkamen horiek 1512-1529ko Nafarroako konkista gerraren azkenetan gertatu ziren, eta Henrike II.a erregeari leial lotu zitzaizkion eliteak (legitimistak) neutralizatu eta otzantzea izan zuen helburu, horiek espainiar ordena berrian integratuz.

Hiru agindu horietako lehena 1522ko maiatzaren 10ean eman zuen enperadoreak. Bigarrena, lehena bezala, barkamen partziala izan zen, agaramontarrak gehienak, baina horretatik nafar eliteetako talde nabarmen salbuetsi zuen, tartean zirela Frantses Xabierkoaren bi anaia eta gutxienez zortzi senitarteko. Barkamen hori 1523ko abenduaren 15ean eman zen, nafar subiranistak men egitera zirikatzeko. Karlos V.ak barkamen zabalago bat eman zuen otsailaren 29 an. Azken barkamen orokorra, berriz, 1524ko apirilaren 29an eman zuen, Hondarribiko setioaren amaieran, bertako defendatzaileei ere barkamena eskainiz, tartean zela Petri III.a, Nafarroako mariskala, haren aita Gaztelako kartzelaldian hilda agertu eta bi urtera.

Martin Azpilkueta izan bide zen azken barkamenaren diseinatzaile intelektuala, Hondarribia defendatzen hainbat senitarteko izan zituena. Dekretu hori maiatzaren 3an eman zen Burgosen. Horretarako, hura onartzea erabaki zuten nafarrak Burgosera aurkeztu behar izan ziren, barkamenaren onarpena ekitaldi batez gauzatzera. Maiatzaren 19an, Iruñeko katedralean beste ekitaldi bat egin zen barkamena onartzera Burgosera joan ez zirenekin, Juan Rena bikario nagusia eta Nafarroako erregeordea buru izan zituen bilkuran. Barkamenaren onarpenak eskatzen zuen Nafarroako gerraren errua onartzea eta enperadoreari men egitea.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu