Nadira Banu Begum

ezkontzaz Mogol Inperioko printzesa

Nadira Banu Begum (Merta, India, 1618ko martxoaren 14a – Balutxistan probintzia, Pakistan, 1659ko ekainaren 6a) ezkontzaz Mogol Inperioko printzesa izan zen. Dara Shikoh printze inperialaren ezkontidea izan zen, Shah Jahan bosgarren enperadore mogolaren semea eta oinordekoa.[1]

Nadira Banu Begum

Bizitza
JaiotzaMerta City (en) Itzuli1618ko martxoaren 14a
Herrialdea Mogol Inperioa
HeriotzaBaluchistan (en) Itzuli1659ko ekainaren 6a (41 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Nadira Begum (en) Itzuli
Familia
AitaParviz
Ezkontidea(k)Dara Shikoh (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaTimurid dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
sunismoa

Bizitza

aldatu

Familia

aldatu

Shahzadi" Nadira printzesa Timur dinastiaren barruan jaio zen, Parvez Mirza sultanaren (Jahangir enperadorearen bigarren semea) eta Iffat Jahan Banu Begum emaztearen alaba zela. Printzesaren aitona-amonak Jahangir enperadorea eta bere bigarren emazte Sahib Jamal izan ziren; ama, berriz, Iffat Jahan Banu Begum, Sultan Murad Mirzaren alaba (Akbar enperadorearen eta Salima Sultum Begum emaztearen bigarren semea) izan zen. Nadira, hala, leinu puru bateko mogol printzesa izan zen, bai aitaren aldetik bai amaren aldetik timur-printzesa zelako.

Nadiraren aitaren aldeko osaba Shah Jahan enperadorea izan zen, eta geroago aitaginarreba ere bihurtu zen. Garai hartako emakume eder eta adimentsuenetakotzat hartua da. Haren senarra izan zena, ezkondu aurretik informatu egin zen, eta hura desposatzeko irrikaz zegoen. Harreman ona izan zuten printze inperialaren bizitza nahasian.

Ezkontza

aldatu

Dararen amak (Mumtaz Mahal) hitzartu zuen ezkontza, bi gazteak nerabeak zirela. Mumtaz Mahal enperatriza bere azken alaba, Gauharara Begum, erditzen ari zela hil zenean, eztei-prestaketak eten egin ziren, eta Mogol Inperioa doloan sartu zen; Shah Jahan senarra minez ari zen. Jahanara Begum alaba nagusiak enperadorea komentzitu ostean, gorteko bizitzari berriro ekiten saiatu zen, eta albari ezkontzaren prestaketak gainbegiratzen utzi zion.

Printzesa bere lehengusu-nebarekin, Dara Shikoh printzearekin, ezkondu zen 1633ko otsailaren 1ean Agran, ospakizun handiak izan ziren. "Nikah" ezkontza kontratu zeremonia gauerdian egin zen. Ezkontza oso egokia izan zen, Nadira eta Dara bata bestearentzat eginak baitzeuden, eta Darak emaztearekiko zuen maitasuna askoz leialagoa izan zen Shah Jahanek Mumtaz Mahal-i egindakoa baino, aitak ez bezala, berak emazte bakarra izan baitzuen.

Nadira amaginarreba (Mumtaz Mahal) bezain ederra zen emakume gisa deskribatzen da mogol-kroniketan,[2] eta, agian, ausardia eta leialtasun berarekin. Zortzi seme-alaba izan zituen, baina hiru baino ez zuten iraun bizirik.

Nadira eta Jahanara oso ondo moldatu ziren, eta uste da Jahanarak ezkontza planifikatzen parte hartu zuela, eta printzesa eta Jahanararen neba maitemindu egin zirela. Jahanara Begumek nebari edozer gauzatan laguntzea erabakia zuen, nebarik maiteena baitzen.

Jahanarak neba gazteagoarengatik sentitzen zuen maitasunaren kanpo-adierazpenek, zalantzarik gabe, Nadira printzesaren eta haren arteko harremana indartu zuten, eta, hil zenean, Nadiraren alabetako bati utzi zion bere diru guztia.

Ondorengotza

aldatu

Nadirak eta haren senarrak zortzi seme-alaba, lau neska eta lau mutil izan zituzten:

  • Alaba bat (1634ko urtarrilaren 29a -? ). Haurtzaroan hil zen.
  • Shahzada Sultan Sulaiman Shikoh (1635 - 1662). Khwajaren 'Abdu'l-Rahman ibn 'Abdu'l-Aziz Naqshabandiren alabarekin ezkondua. Seme-alabak izan zituen.
  • Shahzada Mir Shah (1638ko uztailaren 4a?). Haurtzaroan hil zen.
  • Shahzadi Pak-Ni'had Banu Begum (1641eko irailaren 5a). Ez zen heldu izatera iritsi.
  • Shahzada Mumtaz Shikoh (1643ko abuztuaren 16a). Haurtzaroan hil zen.
  • Shahzada Sultan Muhammad Siphir Shikoh (1644 - 1708). Lehengusinarekin ezkondu zen, Zubdat-un-Nissa Begum printzesarekin, Aurangzeb enperadorearen alabarekin. Seme-alabak izan zituen.
  • Shahzadi Jahanzeb Banu Begum (? - 1705). Azam Shah printzearekin ezkondu zen, Aurangzeb enperadorearen semearekin. Seme-alabak izan zituen.
  • Sahzadi Amal-un-Nissa Begum

Heriotza

aldatu
 
Nadira Banu Begumen hilobia, Pakistan
 
Nadira Banu Begumen hilobia, Pakistan

Nadira 1659ko ekainaren 6an hil zen disenteriaren ondorioz, senarrarekin eta familiarekin Baluchistanen zegoela. Emazte leiala izan zen, senarrari eta familiari eskainia; senarrari lagundu zion bere zoritxar guztietan, eta harekin partekatu zituen bere ibilera guztiak. Haren heriotza hain mingarria izan zen Dararentzat, ezen ez baitzion axola bere patua, eta, hala, bere heriotza-epaia zigilatu zuen.

Nadira printzesaren azken nahia Indian lurperatzea izan zen. Darak emaztearen gorpua bidali zuen Lahorera, soldadu talde batekin batera, han ehorzteko. Printzesaren hilobia Mian Mir-en (Dara Shikoh- instruktore espirituala izana) hilobiaren ondoan eraiki zen Lahoren, Pakistanen.[3][4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Hansen, Waldemar. (1972). The Peacock Throne; the drama of Mogul India. New York, Holt, Rinehart and Winston ISBN 978-0-03-000271-7. (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
  2. ISSN https://blogs.bl.uk/asian-and-african/2017/06/portraits-of-dara-shikoh-in-the-treasures-gallery.html..
  3. Schimmel, Annemarie. (1963). Gabriel's wing; a study into the religious ideas of Sir Muhammad Iqbal. Leiden, E. J. Brill (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
  4. (Ingelesez) Tomb of Nadira Begum. 2023-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).

Kanpo estekak

aldatu