Nadia Nemeh Shomaly

Abokatua eta politikaria

Nadia Nemeh Shomaly (Bermeo, Bizkaia, 1979) abokatua eta politikaria da.

Nadia Nemeh Shomaly


Bermeoko alkate

2023 -
Bizitza
JaiotzaBermeo, 1979 (44/45 urte)
HerrialdeaBermeo, Bizkaia. Espainia.
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfinantza-aholkularia eta politikaria
Enplegatzailea(k)Banco Bilbao Vizcaya Argentaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

2023ko ekainaren 28an Bermeoko alkate bilakatu zen Euskal Herria Bilduko eta Guzan herri plataformako zinegotzien babesaz.[1][2][3]

Biografia

aldatu

Bermeon jaio zen Nadia. Guraso palestinarrak ditu. Euskal Herriko Unibertsitatean zuzenbide ikasketak egin zituen. BBVAn egiten du lan gaur egun. EH Bilduko zerrendan bigarren joan zen. Oso pertsona aktiboa da Euskaditik palestinarren eskubideen aldeko ekintzetan. Aita, medikua du, duela urte asko iritsi zen Bermeoko psikiatrikoan lan egitera, familia bat sortu eta errotu zen kostaldeko herrian. Nemeh Shomaly hiru ahizpa dira eta motorren munduko maitalea da.[4]

Nadia, Bermeoko alkate izan zen Asier Larraurik dimisioa eman ostean. EH Bilduk eta Guzan herri plataformak akordio bat lortu zuten Larrauri alkate izendatzeko, baina, hark dimisioa emanda, bi indar politikoek berretsi zuten Nadia Nemeh Shomalyk ordezkatuko zuela Larrauri karguan, eta gogorarazi zuten akordio bat sinatu zutela:

«Bermeok behar duen aldaketari aurre egiteko eta helburu horrekin proiektu komunak martxan jartzeko».[5]

2023ko ekainaren 28an EH Bilduko eta Guzan herri plataformako zinegotzien babesaz, Bermeoko alkate izendatu zuten Nadia Nemeh Shomaly koalizio abertzaleko hautagaia. Kargua hartzean eraso «sexistak eta xenofoboak» salatu zituen.[3]43 urteko abokatuak «ozen eta argi» esan nahi izan zuen «faxistak haserretu badira, bide onean» doazela Bermeon. Nemeh Shomaly alkateak hitz ederrak izan zituen Larrauri alkate ohiarentzat:

«lankide eta lagunarentzat». «Nire neba bihurtu da, eta argi daukat, neba bidean erortzen bada, lepoan hartzen dudala eta aurrera jarraitzen dugula».

Erreferentziak

aldatu
  1. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-06-21). «Nadia Nemeh Shomaly, número dos de la lista de EH Bildu, será la alcaldesa de Bermeo» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
  2. Fradua, Imanol. (2023-06-28). «Nadia Nemeh Shomaly es designada alcaldesa de Bermeo» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  3. a b Martin, Xabier. (2023-06-28). «Bermeoko alkate Nadia Nemeh Shomalyk eraso xenofoboak salatu ditu» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  4. Atutxa, Olga Sáez, Sandra. (2023-06-18). «Nadia Nemeh Shomaly, la segunda de la lista de EH Bildu en Bermeo» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).
  5. Urain, Jon O.. (2023-06-22). «Nadia Nemeh Shomaly izango da Bermeoko alkatea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-22).

Kanpo estekak

aldatu