Nadezhda Olizarenko

sobietar atleta

Nadezhda ("Nadia") Fiodorovna Olizarenko (errusieraz: Надежда Фёдоровна Олизаренко, jaiotzez Nadezhda Fiodorovna Muxta), (Briansk, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1953ko azaroaren 28a - Odesa, Ukraina, 2017ko otsailaren 18a) sobietar atleta izan zen[1].

Nadezhda Olizarenko
Bizitza
JaiotzaBriansk1953ko azaroaren 28a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ukraina
HeriotzaOdesa2017ko otsailaren 18a (63 urte)
Heriotza modua: Alboko esklerosi amiotrofikoa
Familia
Ezkontidea(k)Serhiy Olizarenko (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaK. D. Ushynsky South Ukrainian National Pedagogical University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
EntrenatzaileaQ39082674 Itzuli
Pisua57 kilogramo
Altuera165 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14352102 Olympic.org: nadezhda-olizarenko Edit the value on Wikidata

1980ko Moskuko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen emakumezkoen 800 m-ko lasterketan. 1:53.43 denbora egin zuen eta gaur egun oraindik olinpiar errekorra da. 1984an 4x800 m errelebo lasterketan 7:50.17 egin zuten eta oraindik ere munduko errekorra da.

Biografia aldatu

14 urte zituela hasi zen atletismoa egiten Natasha ahizparekin batera. 15 urte zituela 400 metrotako lasterketan Sobietar Batasuneko txapelduna izan zen gazte mailan eta ordutik selekziorako aukeratua izan zen.

Heldua zela 1978an egin zuen debuta nazioarte mailan, Pragan, eta Europako txapeldunordea izan zen 800 m eta 4x400 m lasterketatan.

1980ko Moskuko Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu zituen, urrea 800 metrotan errekor olinpikoa ezarriz eta brontzea 1.500 metrotan[2]. 1984an Sobietar Batasunak Jokoei boikota egin zien eta atleta sobietarrek bestelako txapelketak jokatu behar izan zituzten.

1986an Europako txapelduna izan zen 800 metrotan eta 1988ko Jokoetara forma onean iritsi bazen ere ez zuen lortu finalea sailkatzea.

Bizitza pertsonala aldatu

1978an Serhiy Olizarenko ukrainar atletarekin ezkondu zen eta Oksana alaba izan zuten. Alboko esklerosi amiotrofikoz hil zen 2017an.

Txapelketak aldatu

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
1980 Mosku (  Sobietar Batasuna)   800 m
1980 Mosku (  Sobietar Batasuna)   1.500 m
Europako aire libreko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
1978 Praga (  Txekoslovakia)   800 m
1978 Praga (  Txekoslovakia)   4x400 m
1986 Stuttgart (  Alemania)   800 m
Europako Indoor txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
1985 Pireo (  Grezia)   800 m
Udako Unibersiada
2020 Mexiko Hiria (  Mexiko)   800 m

Erreferentziak aldatu

  1. (Errusieraz) «В Одессе умерла олимпийская чемпионка Надежда Олизаренко» sport.segodnya.ua 2022-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).
  2. «Nadiya Olizarenko Bio, Stats, and Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2020-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).

Kanpo estekak aldatu