NK Zagreb
NK Zagreb (izen osoa Nogometni klub Zagreb) Kroaziako futbol talde bat da, Zagreb hirikoa. 1903an sortu zenez Kroaziako kirol talde zaharrenetakoa da, baina beti GNK Dinamo Zagreben itzalean egotea egokitu zaio. Poetak ezizena dute beren estadioa Kranjčevićevoj poetaren omenezko kalean dagoelako.
Ezizena(k) | Pjesnici ("Poetak") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1903 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Stadion u Kranjčevićevoj ulici edukiera: 8.850 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Dražen Medić | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 3. maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2016-17 | 2. milan, 11.a (jeitsi da) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
aldatu1903an sortu zenean PNIŠK (Prvi nogometni i športski klub, lehenengo futbol eta kirol elkartea) izena zuen. Lehenengo partidua 1904ean jokatu zuen eta nazioarteko lehenengoa 1905ean Hungariako txapelduna zen Magyar Athleticai Cluben zelaian, 11-1 emaitza jasan zuen arren.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren hiriko bigarren taldea izatea egokitu zaio GNK Dinamo Zagreben itzalean egon baita. Hala ere 2002an Liga irabazi zuen. Aurrez 1992 eta 1994ean bigarren egina bazuen.
2015ean diru arazo larriak zirela eta, jokalariek greba egin zuten. Egoera ez zen hobetu hurrengo hilabetetan eta 2016an 2. mailara eta 2017an 3. mailara jeitsi da.
Palmaresa
aldatu- Kroaziako Liga (1): 2002
- Kroaziako Kopa: finalista 1997an
- Kroaziako Superkopa (0): Finalista 2002an.