Mycena zephirus Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Mycena zephirus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena zephirus
P.Kumm., 1871

Sinonimoa: Agaricus zephirus

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, kanpai itxurako-ganbila, gero zabaldua, kamutsa, ertz ildaskatu zimurtsua erdiraino, zurbil zikin kolorekoa, arrosa-arrexka erdian.

Orriak: Mehetuaz, itsatsiak, luze linealak, zabal, zaintsu samarrak, zurixkak, lehoi kolorez zikinduak.

Hanka: 3 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,5 cm bitarteko lodierarekin. Ezkatatsua, ildaskatu samarra, kapelaren kolorekoa edo arre-herdoil kolorekoa purpuraz lausotua. Oinarria iletsu-hirtsutua, zuria. Tutu itxurakoa.

Haragia: Oso hauskorra.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du. Zephirus epitetoa berriz grekotik dator, udaberriko haizea, esan nahi duen "zephyros" hitzetik. Seguru asko fantasia izena.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du sukalderako balio.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Kapela zuriaren gainean arrosa koloreko titi bat duelako nahiko ongi ezagutzen da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan. Koniferoen baso goroldiotsuetan,

Banaketa eremua

aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 184 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 283 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Mycena zephirus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu