Muxikako dorretxea
- Artikulu hau Bizkaiko Muxika udalerrian dagoen dorretxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muxika dorretxea».
Muxikako dorretxea Bizkaiko Muxika udalerrian dagoen dorretxe bat da.
Muxikako dorretxea. | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Muxika |
Koordenatuak | 43°17′07″N 2°41′35″W / 43.285185°N 2.693121°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIV. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 20 |
Kokalekua
aldatuSan Roman auzoan dago, San Roman baselizatik hurbil.
Historia
aldatuXIV. mendean Muxikako jaunek eraiki zuten. Leinuen Gerrako gudu eta borroka ugariren lekuko izan zen. Bizilagunak izan ditu 20. mendera arte[1].
Eraikina
aldatu21. mendean gordetzen den eraikina harrizko artelan handia da, lehenagoko harresiaren gainean eraikitakoa, eta muino batean kokatuta dago, paisaia paregabea aurrean duela.
Gainera, dorretxe eta nekazal guneko jauregien arteko estilo arkitektonikoak barneratzen ditu, izan ere, Pizkunde garaiko jauregia eraiki zen barruan, elementu gotikoak gaineratuz.
Funtsezko bi gune ditu eraikinaren egiturak: etxartea eta etxebizitza. XIX. mendean egitura nagusi hau berreraiki zenean, teilatuko jabaloiak ere kendu egin ziren.
Kanpo estekak
aldatu- Muxikako dorretxea eta San Roman baseliza. San Roman auzoa. Muxikako Udal webgunea.
- Muxikako dorrea (Muxika). Bizkaiko ondare historikoa. Bizkaiko Foru Aldundia.
- Muxika dorrea. Eusko Jaurlaritza.
- ↑ Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).