Ireki menu nagusia

Muted 2003. urtean Abadiñon (Bizkaia) desagertutako PSYC taldeko partaideekin (Dani, Ander, Ruben, Aitzol eta Christophe) sortutako euskal taldea da. Azken belaunaldiko metala, garapen elektronikoak eta garrasiez gain ahots melodikoak elkartzen dituzte abestiak sortzerakoan. Urte bereko abenduan, 6 abesti sortu berriak zituztela baliatuz Berrizko "Aldapa" lehiaketara aurkeztea erabaki zuten, bertan beraien lehen kontzertua eskainiz. Lehiaketako lehenengo saria irabazi zuten, hau da, estudio profesional batean (Lorentzo Recors) maketa bat grabatzeko aukera.

Muted
Datuak
Jatorria Abadiño (Bizkaia)
Urteak 2003 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k) Oihuka
Lehengo taldekideak

Aitzol
Ander
Dani
Edu
Ruben
Christophe
Informazio gehigarria
http://www.muted-taldea.com/

Lehiaketa irabaztean Edu (gitarrista) taldera sartu zen, gaur egun ezagutzen dugun MUTED seikotea osatuz. 2004ko martxoan beraien lehenengo maketa grabatu zuten bost abestirekin (Heriotza, Ez naiz gai, Galdera gehiegi, denok berdin eta aldatu). Maketa honek Eukal Herri guztitik kontzertu desberdinak eskaintzeko aukera eman die. Aldi berean Gorkaren (Berri Txarrak) kolaborazioarekin grabatutako "Ez naiz gai" abestiaren lehen bideoklipa grabatu zuten. 2004. urtean zehar maketa lehiaketa desberdintara aurkeztu ziren, Bilbovision-eko bigarren saria, Euskadi Gazteako 14. maketa Lehiaketako entzuleen sariaren bigarren tokia, eta Debagoienako Danbaka lehiaketako finalistak suertatuz. Azken lehiaketa honetako finala (2004ko abendua) beste bi talderekin lehiatu zuten kontzertu batean, emanaldi honetan bertan izan ziren Ohiukarekin lehenengo kontaktuak, beraien lehenengo diska grabatzeko aukera emango zien kontratu diskografikoan bukatuz.

2005aren hasieran beraien lehen diskoa izango zen Sarean argitaratu zuten.

TaldekideakAldatu

  • Alberto (Baxua)
  • Dani (Gitarra)
  • Edu (Gitarra)
  • Ruben (Bateria)
  • Christophe (Programazioa)
  • Eneko (ahotsa)

DiskografiaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.